Laguntza behar duzu?

Euskal Herriko Musika Bulegoa

Batzen Gaituena

2024 datuetan
+45 jarduera
+4900 parte-hartzaile

10 urte

Igo musika

Datozenak

Eskaintza

Euskal Herriko musika sektoreari entzun eta erantzuteko gaude hemen, sektorearen zerbitzura, musikatik musika eraldatzeko, profesionalizatzeko eta indartzeko. Gure ondoan, bidea errazagoa da.

Default

Albisteak

+ Info

2025.10.02

Basque.Music

BASQUE. MUSIC. WOMEX 2025-n: Maite Larburuk Finlandiara eramango du euskal musika

WOMEX – World Music Expo jaialdiaren 31. edizioa, munduko musika-profesionalen topaketarik garrantzitsuena, urriaren 22tik 26ra egingo da Tamperen (Finlandia). Mundu osoko 2.800 profesionalek baino gehiagok hartuko dute parte topaketa honetan, eta 40 kontzertu, hitzaldi, pelikula, inaugurazio-ekitaldi eta sari banaketa gala izango dira, Baltikoko eta Eskandinaviako herrialdeetako musika-sektoreari arreta berezia eskainiz. Edizio honetan, Maite Larburuk kontzertua eskainiko du offWOMEX Stage (Olympia) agertokian urriaren 23an 00:45ean. Gainera, BASQUE.MUSIC.ek beste sustapen-ekimen batzuk egingo ditu azokan: - Stand propioa, profesionalentzako topagunea. - Nazioarteko profesionalentzako ongietorri koktela: urriaren 23an, 13:00etan, standean. - Nazioarteko eragileen artean zabaltzeko katalogo espezializatua. WOMEXen presentzia nazioartekotzeko plataforma estrategikoa izan da azken urteotan euskal artista askorentzat. Neomak (2023), Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Kalakan (2018) eta Juan Mari Beltran (2017) bezalako taldeak aurreko edizioetako parte izan dira, euskal musikaren ikusgarritasuna sektoreko erakusleiho garrantzitsuenetako batean sendotuz.
+ Info

2025.09.25

Berriak

Musika Bulegoak eta Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute, kulturaren arloan prestakuntza eta ikerketa bultzatzeko

Musika Bulego elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, kulturaren arloan prestakuntza eta ikerketa bultzatzeko. Akordioa Aretxabaletako campusean sinatu dute Iker Duranak eta Amaia Ispizuak —Musika Bulegoko zuzendari kudeatzailea eta zuzendaritzako kidea, hurrenez hurren—, eta, Mondragon Unibertsitatearen aldetik, Nagore Ipiñak eta Xabi Igoak —Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa eta fakultateko komunikazio-arloko zuzendaria, hurrenez hurren—. Sinatutako hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko lanaren oinarria finkatzea, besteak beste kulturaren sektorearen prestakuntzan eta ikerketan, eta bi erakundeek musikaren sektorean eragina izatea. Hitzarmenak aurreikusten duenez, bi erakundeek elkarlanean jardungo dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea ikasturte honetan ematen hasi den Kultur eta Sormen Industrietako Gradu berrian. Horren ondorioz, musikaren sektoreko profesionalek parte hartuko dute graduan. Gainera, ikasleek elkartean egin ahal izango dituzte praktikak eta gradu-amaierako lana. Azkenik, bi erakundeek adostu dute kulturaren arloko ikerketa eta prestakuntza sustatzea, baita sor daitezkeen beste proiektu batzuetan lankidetzan aritzea ere. Dokumentua sinatu ondoren, Iker Durana Musika Bulegoko zuzendari kudeatzaileak adierazi duenez, «hitzarmen honek aukera ematen digu musikaren sektorearen errealitatea unibertsitatera hurbiltzeko, eta elkarrekin lan egiteko, ikasleek jardunean dauden profesionalekin ikasi ahal dezaten. Ziur gaude lankidetza horrek berrikuntza sustatu eta gure inguruko kultura-sarea indartuko duela». Bestalde, Nagore Ipiñak, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren iritzian, «kulturaren eta sormenaren alorretako industriaren funtsezko eragilea» da Musika Bulegoa, eta, azpimarratu duenez, «harreman horrek bi zentzuetan izango du eragina: alde batetik, ikasleek sektore profesionala ezagutu ahal izango dute eta, bestetik, sektore profesionalaren beharrei erantzuteko aukera bat da». Ekitaldiaren amaieran, erakundeetako ordezkariek esan dutenez, espero dute lankidetza emankorra izatea eta etorkizunean bien artean kultura- eta hezkuntza-arloko proiektuak sortzea.
+ Info

2025.09.18

Berriak

Musika Bulegoak eta Agustinak Zentroak lankidetza hitzarmena sinatu dute musikaren aldeko apustua sendotzeko

Musika, pertsonok hitz egiten hasi aurretik sentitzen dugun adierazpide sakona da. Jaiotzetik bertatik, naturak gorputza mugiaraztera bultzatzen gaitu, eta musika da bide zuzenena horretarako. Ongizate pertsonalerako, sormenerako eta gizarte kohesiorako ezinbesteko tresna da, eta horregatik da hain garrantzitsua musika sustatzea eta zaintzea, kalitatezko egiturak eta laguntza-sistemak eskainiz. Agustinak Zentroak kultura- eta sormen-industrietako eragile estrategikoekin lankidetza harremanak sendotzen jarraitzen du. Oraingoan, Musika Bulegoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, euskal musikaren sektoreari lotutako profesionalizazioa, berrikuntza eta garapen sozioekonomikoa bultzatu nahi da.  Sinaduraren protagonistak izan dira Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea, Agustinak Zentroaren izenean, eta Maddi Arana, Musika Bulegoaren presidente gisa. Lankidetza estrategikoa  Musika Bulegoaren eta Agustinak Zentroaren arteko hitzarmena urrats garrantzitsua da kultura- eta sormen-ekosistema sendo eta konektatua eraikitzeko. Bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute ekintzailetza, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko, eskualdearen eta lurraldearen garapen sozioekonomikoari laguntzeko.  Jarduera-programa Bi erakundeen arteko lankidetza esparru berriak irekiko ditu, musika proiektuei aholkularitza eta tutoretza eskainiz, eta Agustinak Zentroan ekintzailetzako inkubazio eta azelerazio programa berezi bat martxan jartzea bultzatuz. Musika Bulegoaren jarduera batzuk ere, hala nola, tailerrak, ekitaldian, topaketak eta formakuntza programak Agustinak Zentroan garatuko dira, eta honek, jarduera horiek komunitate zabalago bati irekitzeko aukera eskainiko du eta haien parte-hartzea sustatzea, sektorearen profesionalizazioari laguntzeko, trebetasun teknikoak eta enpresarialak garatzeko eta sare profesionalen sorrera errazteko. Bestalde, mugaz gaindiko programetan lankidetzan aritzea aurreikusten da, eta interes komuneko arloetan lankidetza aukerak identifikatu eta proiektu berriak definitzeko lan egingo da. Hitzarmen berri honek, Agustinak Zentroa eta Musika Bulegoa eskutik hartuta, musikaren aldeko apustu sendoa erakusten du: sormenari, ekintzari eta ongizateari espazio duina eta etorkizunerako babesa eskaintzea.

Newsletterra

Harpidetu zaitez

Jaso hilabetean behin sektoreari buruz jakin beharreko guztia: deialdiak, formakuntzak, egitasmo bereziak, albiste interesgarriak, gidak… 

Musika Bulegoa

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa

Default content