2017 URTERAKO KANPO HEDAPENEKO EKINTZAK ETA DEIALDIAK
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Kultura Sustatu – Eusko Jaurlaritza), lanean jarraitzen dugu 2017. urtearen zehar, ‘Basque Music’ izenpean, euskal musikaren kanpo presentziaren arloan koordinatu eta elkarlanean aritzeko. Jarraian, euskal musikak kanpoan duen presentziaren eta hedapenaren erreferentziak azalduko ditugu.
2017KO DEIALDIAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
1.- Bira eta kontzertu bereziei buruzko Etxepare Institutuaren deialdia:
Ekainaren 10ean argitaratu eta ekainaren 30ean amaituko da eskaerak egiteko epea.
2.- Azoketara joateko diru-laguntzei buruzko Etxepare Euskal Institutuaren deialdia.
Uztailaren 10ean argitaratuko da; eskariak egiteko epea, berriz,irailaren 8an amaitzen da.
AZOKA ETA JAIALDIETAN PARTE HARTZEA
Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko musikak presentzia izango du hainbat azoka eta jaialdietan: talde eta bakarlariei zuzendutako hiru deialdi jarri dira abian showcase desberdinetan parte hartu ahal izateko. Deialdi guztietarako izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.
1.- Mercat de la Música Viva de Vic (irailak 13-17) – Euskal Herria Sona jaialdiaren aurkezpena (irailak 16, ostirala)
Aurreko urteetan bezala, Euskal Herria Sona jaialdiaren aurkezpena egingo da Mercat-en (azoka), bai eta Euskadiko ordezkaritzak ohikoak dituen showcase eta luncha ere. Erakundeetako eta musikaren sektoreko zenbait eragile izango dira aurkezpenean.
Showcasen parte hartuko duen artista erabakitzeko deialdi bat jarri da martxan, dagoeneko irekita dagoena. Azkeneko erabakia MMVV-eko antolakuntzak hartuko du. Aurkeztu beharreko proposamenak formatu txikikoak izan beharko dira (hiru partaide askoz jota, bateriarik gabe).
2.- Monkey week (Sevilla, urriak 12-14)
Aurreko urteetan bezala, euskal talde ugarik egingo dituzte emanaldiak azoka horretan; nahi duten eragile guztiek izango dute bertaratzeko aukera, azoka/jaialdi horretako antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker.
Han jo nahi duten taldeek jaialdiko webgunetik egin dezakete eskaria, esteka honetan.
Showcase zirkuitoan parte hartuko duten euskal hiru talde edo bakarlarien aukeraketaz Monkey Week-eko antolatzaileak arduratuko dira. Jatorrizko herria sartzean, jaialdiren antolatzaileek taldea edo bakarlaria Basque Music-en eskutik doala ulertuko du. Hiru talde hauek bi zuzeneko emateko aukera izango dute.
3.- BIME pro
Iaz bezala, Euskal Herriko bi taldek, hainbat nazioarteko profesional eta progaramatzaileen aurrean burutuko diren showcase-etan parte hartzeko aukera izango dute. Honetaz gain, BEC-eko espazioan euskal profesionalei zuzendutako ekintza bat ere izango dugu.
Artistei zuzendutako showcase-etan parte hartzeko deialdia uztailaren 1era arte egongo da irekita, hau da izena emateko esteka.
Showcase gau honetan parte hartuko duten euskal talde edo bakarlarien aukeraketaz BIME pro-ko antolatzaileak arduratuko dira. Talde hauek Bilborock aretoan burutuko den kontzertu bat emateko aukera izango dute, urriaren 26an.
BIME pro barruan, euskal profesionalei zuzendutako ekintzaren inguruko informazioa hurrengo datetan zabalduko dugu.
4.- Womex (Katowice, Polonia, urriak 25-29)
“Basque music” standa izango du erakustoki eta lanleku euskal musikaren sektoreak azoka horretan. Laster jakingo dugu erakustaldiren bat antolatzeko aukerarik izango den.
Garaiz emango dugu deialdi eta jarduera horiei buruzko informazioa; bide batez, zuen laguntza eskatuko dizuegu, ekitaldi eta topaketen inguruko beharrezkoa de infomazioa jasotzeko.
Irekita dauden deiladiei buruzko edozein zalantza, bestelako informazio edo argibiderako:
idazkaritza@test.nuco.es / 945 123 391
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…