2021eko Trovam Pro Weekend azoka profesionalaren proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute

Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren bederatzigarren edizioa azaroaren 3tik 6ra egingo dute.  Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 31a arte egongo da irekita. Hemen aurkeztu ditzakezu zure proposamenak. Lehen aldiz Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du Castellon egiten den musikaren topaketa profesionalean. Kontzertu honetan parte hartzeko aukeratuko den proposamena jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Horretarako Basque. Music. Showcase-an … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2021: Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 10era arte egongo da zabalik

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak-eko V. Sariketa martxan jarri du. Proposamenak aurkezteko fasea 2021ko martxoaren 10era arte, asteazkena, arte egongo da irekita eta euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak. Sariketaren oinarriek zehazten dutenez – hemen kontsulta daitezke – edozein euskal musikariak konposaturiko edo interpretaturiko lanak proposatu daitezke, edozein musika generokoak … Seguir leyendo

Musika taldeei eta bakarlariei zuzendutako komunikazio tailerra

Hizkuntza: Gaztelera Eguna: Otsailak 24, asteazkena Ordua: 19:00etan Lekua: Birtuala, webinar bidez Izen-ematea: deialdi honetan izena emateko epea itxita dago. Irakaslea: EVA F. CORTÉS   EVA F. CORTÉS Musikaren industriatik gertu dauden Red Bull edo MTV bezalako enpresetan 15 urtetik gora lan egin ostean gaur egun nire helburua bizi dugun gaininformazio garaian artista, zigilu eta … Seguir leyendo

Hastear da Soinua Iratzarriren IV. edizioa

Otsailaren amaieran, Soinua Iratzarriren edizio berri bat jarriko du martxan Musika Bulegoak. Musikagileak eta Donostia 2016 programaren babesean sortutako proiektu hau 2019an egin zuen berea Musika Bulegoak. Soinua Iratzarriren laugarren edizioa 2021eko ekainera arte garatuko da Euskal Herriko bi eskoletan. Berriro ere, 10-11 urtetako umeei zuzenduta dago eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza ditu helburu. Parte hartzen duten … Seguir leyendo

Musika Bulegoaren formakuntza programa

Otsailean, Musika Bulegoak, 2021ko formakuntza programa abiatuko du. Horretarako hainbat berrikuntza egongo dira. Horietako bat ‘Ikastaro azkarrak’ izeneko zikloa izango da. Ziklo honetan webinar bidez egingo diren formakuntza birtualak aurkituko dira. Ikastaro azkarrak programaren baitan antolatuko den lehendabiziko ekitaldia otsailaren 24ean, 19:00etan, EVA F. CORTÉSek eskainiko duen ‘Musika taldeei eta bakarlariei zuzendutako komunikazio tailerra‘ izango … Seguir leyendo

Classical:NEXT, irailaren 27tik 30era

Rotterdam-eko De Doelen gunean egingo den Classical:NEXT azokak data berriak iragarri ditu 2021eko ediziorako eta irailaren 27tik 30era egingo da. Erabaki honekin 2020ko edizioa bertan behera utzi ostean 2021ko maiatzean burutu behar zen jaialdia irailera pasa dute. Modu honetan antolakuntzak partaidetza sendotu eta bermatu nahi du jaialdia normaltasunera itzultzeko helburuarekin. Musika Bulegoak Basque. Music. ekimenaren … Seguir leyendo

Europa osoko 325 kontzertu aretok parte hartu dute Open Club Day-ren laugarren edizioan

2021eko otsailaren 6an Europako zuzeneko musikaren komunitatea batu egin zen Open Club Day ekimenaren laugarren edizioa antolatzeko. Zuzeneko arteen eta batez ere zuzeneko musikaren elkartasun oihu bakarrean bilakatu zen ekimena. Zailtasunei aurre egin eta Europako zuzeneko musika aretoak proiektu arrakastatsu batean elkartu ziren. Guztira Europa osoko 325 kontzertu aretok parte hartu zuten, inoiz baino gehiagok. … Seguir leyendo

Musika Bulegoaren bazkideei zuzendutako aholkularitza zerbitzua

Musika Bulegoak bere bazkideei zuzendutako aholkularitza zerbitzua jarri du martxan; doakoa da eta urte osoan zehar erabili daiteke. Zerbitzu honen helburua musika sektoreko profesionalek beraien egunerokotasunean eta jardun profesionalean izan ditzazketen zalantzak argitzen laguntzea da. Aholkularitza zerbitzu honek bi esparru babesten ditu: Jabetza Intelektuala alde batetik, eta arlo fiskal, legal eta laborala beste aldetik. Zerbitzu … Seguir leyendo

Open Club Day ekimenaren laugarren edizioa, otsailaren 6an

2021eko otsailaren 6an, larunbata, Open Club Day ekimenaren laugarren edizioa ospatuko dute Europako zuzeneko musika aretoek. Ohikoa den bezala proiektu ezberdinak antolatuko dira, Euskal Herrian Kultura Live elkarteko kide diren Ondarruko Beikozini aretoak eta Gasteizko HellDoradok haurrei zuzendutako ikastaroak egingo dituzte. 2020ko krisiak gogor kolpatu du zuzeneko musika eta kontzertu aretoak denbora luzez itxita egon … Seguir leyendo

Musika bulegoa