2022ko Fhlim azoka profesionalean Basque. Music. kontzertuan parte hartzeko deialdia

FHLIM musikaren azoka profesionalaren bigarren edizioa martxoaren 24tik 27ra egingo dute.  Zamoran egiten den topaketa honetan estatuko eta Portugaleko profesionalek parte hartzen dute. 2022ko edizioan Basque. Music–ek kontzertua antolatuko du martxoaren 24ean La Cueva del Jazz aretoan. Bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia ITXITA DAGO. Lehen aldiz Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du Zamoran egiten den musikaren … Seguir leyendo

EMX – Mexiko: musika elektronikoaren eszenan lan egiten duten Europako parte-hartzaileentzako deialdia

Deialdi honen helburua 2022ko maiatzaren 23tik 29ra Mexikon egingo den egonaldi batean parte hartzea da. Herrialde horretako musika elektronikoaren eszenako profesionalekin harremanak landu eta elkarlanak sustatu nahi dira. Deialdiaren argibideak: Musika elektronikoaren sektorean lan egiten duten Europako 15 musikaren profesional aukeratuko dira. 2022ko maiatzaren 23tik 29ra Mexiko Hirira bidaia antolatuko da herrialde horretako profesionalekin elkarlanak … Seguir leyendo

Idoia eta Dupla, AIEnRutaren 2022ko lehendabiziko zikloan

AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2022ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan ziren Idoia eta Dupla. Hauek dira 2022ko lehendabiziko zikloan eskainiko dituzten kontzertuen datak eta tokiak: DUPLA Otsailak 12, La Ley Seca (Zaragoza) Otsailak 18, Octavo arte (Segovia) Martxoak 23, La Cueva del Jazz (Zamora) IDOIA Otsailak 25, Teatro … Seguir leyendo

Urtarrilak 31 amaituko da VillaSoundBilbao-n proposamenak aurkezteko deialdia

Bilboko Udalak abian jarri du VillaSoundBilbao jaialdiaren bigarren edizioa, artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzeko eta ikus-entzuleei musika-proposamen askotariko eta egungoak eskaintzeko. Aurreko edizioan bezala, jaialdiak hiru fase izango ditu: Hasieran, 12 banda hautatuko dituzte: profesionalen epaimahai batek -Iker Bárbara, Lorea Argarate, Bikendi Cadelo, Mª Jose Aranguren eta Jon Hervás osatuta- 12 banda hautatuko ditu, … Seguir leyendo

Mercat de Música Viva de Vic-en 34. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 34. edizioa irailaren 14tik 17ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia itxita dago. Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa. Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoez gain Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du. Basque. Music. Showcase Aurreko urteetan bezala Basque. Music. -ek showcase bat antolatuko du MMVV-ko … Seguir leyendo

2022ko Jarduera Poltsaren deialdia ireki da

Musika Bulegoak 2022ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea urtarrilak 17an ireki du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua. Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko lurralde … Seguir leyendo

Classical:NEXT nazioarteko azoka profesionalera joateko akreditazioak erosteko epea ireki dute

2022ko maiatzaren 17tik 20ra egingo den Classical: NEXT azokak akreditazioak erosteko epea ireki du. Otsailaren 18a bitartean promozio eskaintza egongo da irekita. Eskaintza hau da akreditazioak prezio merkeenean erosteko aukera. Classical: NEXT musika klasikoaren sektoreko erreferentziazko azoka da eta showcase emanaldiak eskaintzen ditu. Nazioarteko topaketa honen 2022ko edizioa Alemaniako Hannover hirian burutuko da. Nazioarteko musika jaialdietara joateko … Seguir leyendo

Musika bulegoa