2020ko Jarduera Poltsaren deialdia ireki da

Musika Bulegoak 2020ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea ireki berri du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua.

Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira.

Proposamenak maria@musikabulegoa.eus helbide elektronikora bidali daitezke otsailaren 28ra arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.

Musika Bulegoak prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren alorreko jarduerak sustatu ditu sortu zenetik, hainbat lankidetza-motaren bidez. Azken lau urteotan, laurogeita hamar proposamen inguru garatu dira esparru horren barruan.

Esteka hauetan deialdia eta eskaera-orria kontsulta daitezke:

Deialdia

Proposamenak egiteko fitxa