Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak 2021

Etxepare Euskal Institutuak musikaren sortzaileen mugikortasunerako 2021eko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu.

Mugikortasuna laguntzeko: joan etorria, tokiko muntaia, materialen garraioa, ostatua eta dietak. Pertsona fisiko eta juridikoentzat: EAE / Euskararen Eremu geografikoan (euskaraz denean).

Musikari zuzendutako aurrekontua 130.000€-koa da.

Ordainketaren %50a hasieran egingo da eta gainontzeko %50a zuriketa egitean.

2021erako xehetasunak txosten honetan aurkituko dituzu.

DEIALDI AUTOMATIKOA

Baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek dirulaguntza jasoko dute.

Ez da balorazio batzorderik egongo.

EMANALDI KOPURU JAITSIERA

Eskaera onartua izateko, nahikoa izango da Euskal Herritik kanpo emanaldi edo jarduera bat izatea.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Lehendabiziko epea maiatzaren 30era arte. Urtarrila-ekaina arteko jardueretarako.

Bigarren epea uztailak 1-urriak 30. Uztaila-abendu arteko jardueretarako.

Hilabete bateko epea zuriketak egiteko eta soberan dauden kopuruak 2. seihilekora pasako dira.

PUNTUAZIO MINIMOA = 65 PUNTU

Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 65 puntu jasoko dituzte.

100 puntura iritsi ahal izateko, hauek dira puntuazio osagarria lortzeko irizpideak:

Euskararen presentzia (gehienez 10 puntu)

Genero bertintasuna (gehienez 10 puntu)

Ibilbide profesionala (gehienez 5 puntu)

Presentzia digitala (gehienez 5 puntu)

PROZEDURA

Tramitagune

Tramitazio elektronikoaren ataria erabiltzearen garrantzia. Gogoratu: eskaera-orria ongi bete eta emanaldien gonbidapen / kontratuak atxikitu EPEAK BETEZ.