BDCC-k ‘Indartu zure sormen- eta kultura-negozioa’ topaketa antolatu du
BDCC-k (Basque District Of Culture and Creativity) martxoaren 28an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (EHAEO) “Indartu zure sormen- eta kultura-negozioa: ezagutu nola bultza dezakeen BDCCk zure enpresa- eta finantza-estrategia” topaketa antolatu du. Bertan, BDCCk KSI-en esku jartzen dituen zerbitzuak eta laguntza-tresnak aurkeztuko ditu.
Joateko interesa izanez gero, hemen eman dezakezu izena. Aurrez aurre joaterik ez baduzu, streaming bidez jarraitzeko esteka eska dezakezu.
Zure negozioarentzat garrantzi handia duten bi arlotan izango duzu aholkularitza aditua: Marketina eta Finantzak Loinaz Errezolarekin, eta Estrategia Berta Beldarekin.
Jardunaldia koktel-networking batekin amaituko da, iritziak eta gogoetak partekatzeko aukera paregabea.
“Indartu zure sormen- eta kultura-negozioa: ezagutu nola bultza dezakeen BDCCk zure enpresa- eta finantza-estrategia”
DATA: Martxoak 28, asteartea
ORDUA: 16:00h-18:00h
LEKUA: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) egoitza. Mazarredo zumarkalea, 69-71 behea. 48009-BILBAO
FORMATUA: Aurrez aurrekoa eta online
HIZLARIAK: Itziar Vidorreta, Sandra Barrio, Berta Belda eta Loinaz Errezola
KONTAKTUA: Itziar Vidorreta (606564885).
PROGRAMAREN XEHETASUNAK
- Ongietorria– Lander Parra (EHAEO)
- BDCCren aurzkezpena– Sandra Barrio eta Itziar Vidorreta (BDCC)
- Estrategiari buruzko aholkularitza– Berta Belda, Europako enpresa-estrategietako bazkide aholkularia e3
- Marketin eta Finantzetako aholkularitza– Loinaz Errezola, marketinean eta estrategia komertzialean aditua, Branded-en kofundatzailea
- Koktel-Networkinga