Abenduko jarduerak
Partekatu
Abenduan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. 2018ko proiektu-poltsan sartuta daude.
Musika Garaikidearen Jardunaldiak
Ensemble Kuraiak antolaturiko Musika Garaikideko Jardunaldien bukaera-ekitaldia egingo da Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Elkarte horretako kideek eskola magistrala eskainiko dute aurtengo edizioa bukatzeko.
Abenduak 1 eta 2
10:30
Mie Miki akordeoi-jotzaileak eskola magistralak eskainiko ditu abenduaren 10ean eta 11n, Arrasaten. Japoniar artista hori Alemanian trebatu zen eta sariak lortu ditu nazioarteko lehiaketetan, hala nola Klingenthal-ekoan eta Annecy-koan.
Abenduak 10 eta 11
10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
Arrasate / Kulturate
“Trakamatraka” / Jon Urrutia / Kontzertu didaktikoa
Mahukak jazz-erritmoan, didgeridoo bilakatzen diren jogurt-ontziak, maionesa-ontzien tapa jotazaleak, afrikar erritmoz betetako pertzak, doinu eranskorrak zabaltzen dituzten tutuak… Hori guztia aurkituko dugu “Trakamatraka” emanaldian. Jon Urrutiaren eskutik, proiektuak uztartu egiten ditu musika eta birziklapena, sormena eta irudimena, musika-aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua.
Tailerren eta kontzertu didaktikoen bidez, “Trakamatrakak” modu atseginean hurbiltzen du musika jendearengana, eta birziklatzea mundu hobea lortzeko bidea dela erakusten du. Ikasteko tarte alai eta interaktiboan jendea sortzaile izango da, ongi pasatuko dugu eta isiltasuna ezagutu eta itxuratuko dugu. Musika ulertu, konprenitu eta maitatzeko modu berri bat.
Abenduak 12
17:30
Barakaldo / Clara Campoamor zentroa
Musikarik (Euskal Herriko Musikarien Elkarteak) antolatu du abenduaren 13ko topaketa hori. Agus Barandiaranen eta Olatz Salvadorren eskutik —biak ala biak lanbide-ibilbide luze, aberats eta ezberdinen jabeak dira—, jardunaldiak musikariaren jarduerari lotutako hainbat alderdi izango ditu eztabaidagai, hala nola hasiera profesionalak, musika-eszenan izan diren aldaketak eta aldaketa horiek musikariaren lanean duten eragina, autogestioa eta nazioartera zabaltzea. Horren helburua da euskal musika-eszenaren eta profesionalen egungo ahulguneak eta indarguneak bistaratzea.
Abenduak 13
19:00
Donostiako Musika eta Dantza Eskola
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Musika Bulegoak bere bazkideei zuzendutako Pitching saio bat antolatuko du Vic-eko Mercat de Música Viva azoka profesionalean
Basque. Music.-en babesean antolatuko den Pitching saio honetan parte hartzeko hiru enpresa aukeratuko dira. Aurkezpen hauek irailaren 14tik 17ra burutuko dira Vic-en egingo den Mercat de Música…
Carlotta Ferrari eta Luis Serrapio, ISCM-Musika Bulegoa Abesbatzetarako Konposizio Lehiaketaren irabazleak
Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) bere mendeurrena ospatzen ari da 2022an. «ISCM Collaborative Series» ekimenaren barruan, Musika Bulegoak eta Musikagileak, ISCMko euskal bazkideek,…
2021 Musikaren Urtekaria
2016an sortu zenetik, eta seigarren urtez jarraian, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Jardun osoa biltzeko asmorik ez badu ere, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren…
BELAKORI elkarrizketa “Kontzertuetan jendea berriro zutik eta saltoka ikusteak oso zoriontsu egiten gaitu”
Iaz sarituak izan zineten. Zer suposatzen du zuentzat honelako sari bat jasotzeak? Ohorea da sari bat jasotzea eta gehiago zure lana saritzen denean. Baina kasu honetan, pandemiarekin eta musika…
KORRONTZIri elkarrizketa, Etxepare Musika Saria 2021 “Pasa den urtean Etxepare Saria jasotzea Euskal Herritik kanpo egindako lanagatik, guretzako zirkulu bat zarratzea izan da”
Etxepare Musika Saria jaso zenuen iaz. Sari honek Euskal Herriko sortzaile, interprete, musikagile edo talde batek euskal musika nazioartera eramaten egiten duen lana aitortzen du. Zer suposatzen du…