ABENDUKO JARDUERAK

Partekatu

Abenduan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. 2017ko proiektu-poltsan sartuta daude.

‘Zilar ikastaroak’ Plateruena (Durango)

Soinu eta argi teknikari hastapen ikastaroak izango dira, doakoak eta euskaraz. Taberna edo gaztetxe batean kontzertu bat burutu, auzoko jaietan kalean bertso saio bat soinuztatu edota antzerki txiki baterako argiztapena prestatu nahi duenarentzat daude zuzenduta, baita gaian interesa duen eta oinarrizko ezagutza bat izan nahi duen edonorentzat ere.

Argi teknikari ikastaroa

Abenduak 11 eta 14

18:00

Plateruena Kafe Antzokia

Soinu teknikari ikastaroa

Abenduak 18 eta 20

18:00

Plateruena Kafe Antzokia

 

‘Baga, biga, higa’

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta protagonista dituen proiektu honek euskal kantak transmititzea eta ezagutaraztea du helburu. Kontzertu multimedia eta interaktiboa da ‘Baga, higa, higa’, eta euskaraz kantatutako musikaren historiaren ibilbidea egiten du. Hirurogeiko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko ibilbide batekin, euskal kultura nabarmendu eta haren transmisioa sustatzeko asmoa du.

Abenduak 13 diciembre

09:30

Lekaroz Institutua

Abenduak 15 diciembre

20:00

Basaburuko Ikastola (Aloze)

 

Kuraia 2017 jaialdia. Musika Garaikidearen 24. topaketa.

UNTREF laukotearen masterclassa: “Hari-instrumentuetarako teknika hedatuen hastapenak”

Abenduak 17 diciembre

10:00

Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioa

 

‘Euskal herri musika eta soinu tresnak’

Juan Mari Beltran etnomusikologoaren eskutik, hitzaldi musikatu horren helburua euskal musika ezagutaraztea da, euskal herri-musikak berezkoak dituen soinu, kanta, melodia, dantza eta tresna akustikoen bidez.

Abenduak 23 diciembre

18:00

Gabonetako azoka Karpan (Donostia)

 

Gazteen musika festa 2017

gazTEEN musika FESTA! 12 eta 20 urte arteko gazteentzako doaneko jaialdi bat da. Topaketa honen helburua musikaren munduan dabiltzan gazteentzako hartu-eman espazio bat izatea da, beraien lana eszenatokiaren gainean aurkezteko eta beste musikari gazte batzuen lana entzuteko aukera emanez. gazTEEN musika FESTA! bere izenak adierazten digun bezala, jai bat da, jotzen, entzuten, ezagutzen eta partekatzen gozatzeko ekitaldi bat. Helburua ez da musikariak konparatzea ezta lehia baten bihurtzea ere, horregatik ez da lehiaketa, ospakizuna  baizik.

Abenduak 29 diciembre

17:00

Abenduak 30 diciembre

22:00

Hika Ateneo (Bilbao)

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU