Abian da musikaren sektorea babestea helburu duen Musicaire deialdia
Partekatu
Musikaren sektorea COVID-19aren krisitik irtetzen laguntzeko helburua duen MusicAIRE proiektuak ekimen ezberdinak babestea du helburu: Europa mailan sektorearen berpizte jasangarri, digital eta erresilientea.
690.000 euroko aurrekontuarekin, 18 proiektu inguru babestuko dituen eta martxoaren 28an itxiko den lehendabiziko deialdia irekita dago.
Nork parte hartu dezake?
Europar Batasuneko 27 estatu kideetako batean edo Creative Europe Programan parte hartzen duten EBko ez diren herrialdeetako batean ezarritako nortasun juridikoa duten erakunde publiko zein pribatuak.
Lagunduko diren proiektu motak
Susperraldi berdea: krisi klimatikoa da gaur egun munduak duen erronka nagusietako bat. MusicAIREk ingurumena babesteko bultzatuko diren proiektu jasangarriak babestuko ditu.
Berreskuratze digitala: digitalizazioak eraikitako testuingurura egokitutako proposamenak bilatuko dira (sorkuntza, hezkuntza eta prestakuntza, ekoizpena, sustapena, banaketa, ikus-entzunezkoak, parte-hartzea, kontsumoa, formatu berriak garatu eta sortzeko erramintak, etab.). Arreta berezia jarriko zaie erantzukizun digitalari eta alderdi etikoei.
Erresilientzia: Covid-19ak eragindako murrizketen ondorioz eragile kulturalek jasandako galerak laguntzeko proposamenak. Besteak beste, sortzaileen eta musikako profesionalen lan-baldintzak hobetzeko ekimenak.
MusicAIREk musikaren ekosistema berreskuratzen lagunduko dituzten jarduerak bultzatuko ditu: formakuntzak, ikerketak, berrikuntzarako erramintak, sektorea babesteko ekimenak, negozio ereduen estrategiak, praktika eta politika onen ereduen bilketa, etab.
Diru-laguntza motak
Hiru laguntza mota eskainiko dira:
Micro-ak – 15.000 euro
Txikiak – 30.000 euro
Ertainak – 55.000 euro
Gehienez proiektuen %90a lagunduko da.
Deialdi honi buruzko informazio zehatza esteka honetan aurkituko duzu.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/03/14DeialdiaDeialdia abian da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…
Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida
Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak…
Formakuntza saioa: Zure musika zabaltzeko aukera berriak
Banaketa digitala funtsezkoa da musika sustatzeko eta zure jarraitzaile potentzialengana iristeko modurik eraginkorrena. Horregatik da hain garrantzitsua zure musika Spotify, Apple music edo YouTube…
Webinar: musikarako dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak informazio online saio bat antolatu du martxoaren 18an, 12:00etan, musika-sektorean dauden finantzaketa-tresnak azaltzeko. Webinar honetan dirulaguntzak eta laguntza publikoak ardatz…
2024/02/20DirulaguntzaDeialdia abian da
Kultur sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: musika konposizioa (2024)
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Kultur Sorkuntza Bultzazeko Diru-laguntzen 2024 deialdia ireki du, Musika Konposizioa modalitatean. Modalitate honek 82.000 euroko…