AEK-k Kultur Sorkuntzarako II. bekaren deialdia ireki du

Partekatu

AEK-k Kultur Sorkuntzarako II. bekaren deialdia ireki du. KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

Bekaren xedea euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea da, eta KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 24. KORRIKA kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilaren 2ra, hain zuzen.

Proposamenak 2023ko apirilaren 18tik 2023ko urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira.

Bekaren oinarri guztiak esteka honetan kontsulta daitezke.

Informazio gehiago, AEKren webgunean.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU