AKORDEOI MIKROTONALA

Musikagileak VIII Musika Garaikidearen Zirkuituaren baitan, Iñaki Alberdi akordeoi-joleak akordeoi mikrotonalaren inguruko hitzaldia eskainiko du; bertan, akordeoi berritzaile honen ezaugarriak, berezitasunak, abantailak eta akordeoirako idazkerari ekarri dizkion berrikuntzak ezagutzeko aukera izango da. Horretarako, mikrotonalitatearekin lan sakona egin duten Zuriñe F. Gerenabarrena eta Francisco José Dominguez konpositoreen laguntza izango du Alberdik.

Egitaraua

• Mikrotonalitatea: kontestualizatzea. Kontzeptua, erabilera eta entzutea.

• Mikrotonalitatea: kontestualizatzea. Kontzeptua, erabilera eta entzutea.

• Akordeoi mikrotonalaren ezaugarri eta berezitasunak.

• Akordeoi mikrotonala: alderdi organologikoa.

• Esku-soinu mikrotonalaren aurrekariak.

• Kontzertuko obren interpretazio eta analisia.

• Akordeoi mikrotonala musika  sorkuntzarako. Konpositoreen ikuspegia.

Urriak 21 Octubre

18:00

San Telmo Museoa

Donostia / San Sebastián