Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa

Musika Bulegoa Sariak 2020ko epaimahaia osatzen duten 7 pertsonak Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) proposatu eta aukeratu ditu. Ondoren, bakoitza aurkeztuko dugu: Ainhoa Aguirre (1979) EITBko kultura eta musika kazetaria, une honetan irratiko informazio saioetako kultura sailean egiten du lan, urte luzez “Eguneko diskoa” saioko kolaboratzailea izan den arren. Bere jarduera profesionala, musikaren esparruaz … Seguir leyendo

Musika arloko 100 artista eta talde baino gehiagok lortu ahal izango dituzte 2020ko Musika Bulegoa Sariak

Musika Bulegoa Sariak antolatzen dituen Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) itxi du laugarren edizioko sariak banatzeko ekitaldirako eguna. Aurtengo ekitaldia datorren martxoaren 10ean izango da, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian, eta epaimahaiak lan gogorra izango du ordura arte, 108 proposamen aztertu beharko dituelako. Guztira, musika arloko 10 artistaren edo talderen lana sarituko da. Aurtengo edizioan … Seguir leyendo

QUEBECEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK JORRATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Otsailaren 28an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak Quebec eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean lankidetza-proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdian. Deialdian, kultura alorreko proiektuak lagunduko dira, besteak beste. Lehendakaritzak sustatutako laguntza hauek Etxepare Euskal Institutua 2020an eta 2021an zehar Quebec-eko lurraldean garatzen ari den kultur-lankidetza programarekin eskutik helduta joango dira. Programa hori 2019an Eskozian garatu zen … Seguir leyendo

Basque Music at Primavera Pro 2020: Euskal taldeentzako deialdia

Bartzelonan egingo den Primavera Pro nazioarteko musika profesionalen azokan jo nahi duzu? Basque Music ekimenak, Primavera Pro-rekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, Primavera Pro topaketaren 2020ko edizioan parte har dezaten. Bartzelonan izango da, ekainaren 3tik 7ra bitartean. PRIMAVERA PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase honetan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu … Seguir leyendo

2020ko Jarduera Poltsaren deialdia ireki da

Musika Bulegoak 2020ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea ireki berri du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua. Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko … Seguir leyendo

Musikenek eta Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

  Miren Iñargak, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren zuzendaria, eta Aitor Bengoetxeak, Euskal Herriko Musika Bulegoaren presidentea, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen iraunkorra gauzatu zuten joan den ostegunean. Hitzarmen berriak bi erakundeen arteko elkarlana sustatu eta indartuko du, helburu partekatuen bila, hala nola musikari gazteen prestakuntza, publiko berrien sorkuntza eta sentsibilizazioa, eta Euskal … Seguir leyendo

Ireki dute 32. Mercat de Música Viva de Vic musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 32. edizioa irailaren 16tik 19ra egingo dute. Azokan parte hartu nahi duten musikariek bere proposamenak aurkezteko aukera izango dute datorren martxoaren 31a bitartean. Horretarako galdetegi hau bete beharko dute. Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic-ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari … Seguir leyendo

Eurosonic 2020 musikaren profesionalen topaketa, urtarrilaren 15etik 18ra

Groeningen hirian (Herbeherak) egiten den Eurosonic jaialdiak 4.000 profesional biltzen ditu urtero eta nazioarteko kontratazioak eta elkarlanak bultzatzeko erreferentea da. Datozen hilabeteetan antolatuko diren jaialdietako kontratazio ugari bertan adosten dira eta joera berriak ezagutzeko ezinbesteko topaketa da. 2020ko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra bitartean burutuko da. ETEP programa ere bertan bultzatzen da: Europar Batasunaren laguntza duen … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2020

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak-eko IV. Sariketa martxan jarri du.  Proposamenak aurkezteko fasea 2020ko urtarrilaren 15a arte, asteazkena, arte egongo da irekita eta aurreko edizioan bezala aurten ere euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak. Sariketaren oinarriek zehazten dutenez -oinarriak hemen kontsulta daitezke – edozein euskal musikariak konposaturiko edo … Seguir leyendo

54. DURANGOKO AZOKAREN BALORAZIOA

DA! Pro topaketa, Euskal Herriko musikaren sektorearen erakusleiho berria Musikaren sektorearentzat Durangoko Azokaren eta Musika Bulegoaren artean antolatu den topaketa izan da DA! 54 azokaren berrikuntza nagusia. Lehenengo aldiz egin den topaketa honetan programatzaileen eta sortzaileen, edo hauen ordezkarien, arteko aurkezpenak antolatu dira. Azokaren lehen egunean Bartolome Ertzila Musika Eskolan burutu zen ekimenak goiz osoko … Seguir leyendo

Musika bulegoa