ZUZENEKO ARTEEN BATASUNA COVID-19RI AURRE EGITEKO

Alerta egoeraren bigarren egunean zuzeneko arteak ordezkatzen ditugun elkarteak bideokonferentziaz elkartu gara, hain zuzen ere, EAB, Eskena, ADDE, Artekale, Besteok eta Musika Bulegoa (antzinatasunaren araberako ordena). Herritar modura bat egiten dugu Covid-19 birusaren ustekabeko pandemiari aurre egiteko ahalegin komunarekin, eta esker ona adierazteko mezu berezia igorri nahi diegu gaixotasunari aurre egiteko borrokaren lehen lerroan dauden … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2020 sari-banaketa atzeratu egin da

Martxoaren 10ean Gasteizen banatu behar ziren Musika Bulegoa Sariak 2020 sarien antolakuntzak sari-banaketaren data atzeratzea erabaki du Koronabirusaren hedapena gelditzeko Arabako hiriburuan hartu diren neurriekin bat egiteko. Laister jakinaraziko da Musika Bulegoa Sariak 2020 sari-banaketaren data berria.

KSI BERRITZAILE 2020, 2. ardatzean izena emateko epearen irekiera

Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea irekita dago. Ardatz honetan, bi faseko ibilbidea egin ahal izango dute erakundeek: 1.FASEA: Kudeaketa-sistemaren diagnostikoa, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean. Autodiagnostikoa egin ondoren, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du (bi aldeek zehaztu beharreko data batean), eta bertan zalantzak … Seguir leyendo

Trovam Pro Weekend azoka profesionalaren proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute

Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren zortzigarren edizioa azaroaren 11tik 14ra egingo dute.  Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia ekainaren 21a arte irekita egongo da. Hemen aurkeztu ditzakezu zure proposamenak. Lehen aldiz Basque Music plataformak showcase bat antolatuko du Castellon egiten den musikaren topaketa profesionalean. Kontzertu honetan parte hartzeko aukeratuko den proposamena jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. … Seguir leyendo

WOMEX 2020: deialdia irekita

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Budapest hirian egingo da urriaren 21etik 25era. Sail ofizialean proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 13a arte irekita dago esteka honetan. Topaketa honek, musika-taldeen showcaseez gain (nazioarteko erosleei eta programatzaileei zuzendutako kontzertu laburrak), azoka bat, hitzaldiak eta ikus-entzunezko emanaldiak antolatzen dira. Urtero 2.700 nazioarteko profesionaletik gora biltzen dira bertan, 300 bat artistek zuzenekoak … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa

Musika Bulegoa Sariak 2020ko epaimahaia osatzen duten 7 pertsonak Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) proposatu eta aukeratu ditu. Ondoren, bakoitza aurkeztuko dugu: Ainhoa Aguirre (1979) EITBko kultura eta musika kazetaria, une honetan irratiko informazio saioetako kultura sailean egiten du lan, urte luzez “Eguneko diskoa” saioko kolaboratzailea izan den arren. Bere jarduera profesionala, musikaren esparruaz … Seguir leyendo

Musika arloko 100 artista eta talde baino gehiagok lortu ahal izango dituzte 2020ko Musika Bulegoa Sariak

Musika Bulegoa Sariak antolatzen dituen Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) itxi du laugarren edizioko sariak banatzeko ekitaldirako eguna. Aurtengo ekitaldia datorren martxoaren 10ean izango da, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian, eta epaimahaiak lan gogorra izango du ordura arte, 108 proposamen aztertu beharko dituelako. Guztira, musika arloko 10 artistaren edo talderen lana sarituko da. Aurtengo edizioan … Seguir leyendo

QUEBECEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK JORRATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Otsailaren 28an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak Quebec eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean lankidetza-proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdian. Deialdian, kultura alorreko proiektuak lagunduko dira, besteak beste. Lehendakaritzak sustatutako laguntza hauek Etxepare Euskal Institutua 2020an eta 2021an zehar Quebec-eko lurraldean garatzen ari den kultur-lankidetza programarekin eskutik helduta joango dira. Programa hori 2019an Eskozian garatu zen … Seguir leyendo

Basque Music at Primavera Pro 2020: Euskal taldeentzako deialdia

Bartzelonan egingo den Primavera Pro nazioarteko musika profesionalen azokan jo nahi duzu? Basque Music ekimenak, Primavera Pro-rekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, Primavera Pro topaketaren 2020ko edizioan parte har dezaten. Bartzelonan izango da, ekainaren 3tik 7ra bitartean. PRIMAVERA PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase honetan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu … Seguir leyendo

2020ko Jarduera Poltsaren deialdia ireki da

Musika Bulegoak 2020ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea ireki berri du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua. Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko … Seguir leyendo

Musika bulegoa