Amorante, Manresako Fira Mediterrània azoka profesionalaren 24. edizioan
Partekatu
2020ko edizioan Covid 19ari aurre egiteko azoka birtuala eta presentziala antolatu ondoren, Manresako Fira Mediterrània-k 24. edizioa ospatuko du urriaren 14tik 17ra, pandemiaren ondorioz azken edizioan egin ezin izan zen jardueraren zati bat berreskuratuz. Malgutasunaren kontzeptua ahaztu gabe egingo du.
Firak jarduera osoa aurrez aurreko formatuan egitea planteatzen du (jarduera profesionalaren zati handi bat on line jarraitzeko aukerarekin); Manresako erdigunea sendotuko du indartuko du profesionalen elkargune gisa (PRO gunea); herri-kulturaren elkarguneak berpiztuko ditu programazio artistikoan hainbat proposamen eginez, eta Fira Plaza sortuaz, hainbat jarduera espezializaturekin.
PRO gune berria hiriko erdigunean
Firaren jarduera profesionala Manresako erdigunean kokatutako eremu berri batean egingo da. Patio del Casino Firara joango diren profesionalen topagunean bilakatuko da. PRO gune hau biltzeko gune nagusia izango da, arte eszenikoen eta musikaren harremanetarako eta salerosketarako gunea hain zuzen ere. Ekitaldiak Taberna de la Firan, Fira Mediterràniaren egoitzan (Casa Lluvià), Kursaal eta Conservatori antzokietan, eta Plana de l ‘Om Auditoriumean burutuko dira, besteak beste.
65 proposamen artistiko
Programazio artistikoak atzean uzten ditu iaz programatutako 46 ikuskizunak, eta 2019ko zifretara itzultzen da 65 proposamenekin. Horietatik 41 estreinaldiak dira (off atalekoak kontuan hartu gabe).
Euskal Herriko ordezkaritzari dagokionez Amorantek kontzertua eskainiko du Manresako Fira Mediterrànian Etxepare Euskal Institutuak azokarekin duen akordioari esker. Horretaz gain Los Sara Fontán talderarekin batera sortutako ikuskizun bat ere estreinatuko du. Ikuskizun hau Azpeitiako Dinamoan eta Manresan egiten ari diren egonaldi artistiko baten ondorioa izango da.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…
Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan
Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik……
Merina Gris taldeak Rotterdameko WORM aretoan egonaldi artistikoa egingo du
Musika Bulegoak eta Worm aretoak egindako akordioari esker Merina Gris taldeak astebeteko egonaldi artistikoa egingo du Rotterdamen. Abenduaren 3an hasiko den egonaldi honetan, Merina Grisek Worm…