ANDER TELLERIAri elkarrizketa, Musika Bulegoa saria 2021: “Musika Bulegoak hain proiektu pertsonalak saritzea oso positiboa da”
Partekatu
Iaz Musika Bulegoa Saria jaso zenuen. Zer da zuretzat aintzatespen hori jasotzea?
Oso motibazio handia da lanean jarraitzeko eta akordeoiarekin gauza desberdinak bilatzeko. Musika Bulegoak hain proiektu pertsonalak saritzea oso positiboa da.
Akordeoia beste maila batera eraman duzu. Noiz eta zergatik hasi zinen musika-tresna horrekin?
10 urterekin hasi nintzen ikasten Donostiako Musika Eskolan. Familian ez zegoen musikaririk, eta musika asko gustatzen zitzaidanez, tematu egin behar izan nuen izena ematea lortu arte. Musika ikasi nahi nuen, zein musika-tresna ez zitzaidan axola eta akordeoia izan zen ‘erori’ zena. Denborak aurrera egin ahala, akordeoiarekin maitemindu nintzen, eta horrela jarraitu dut gaur arte.
Akordeoi mesotonikoa jotzen duzu. Zertan bereizten da denok ezagutzen dugun akordeoi konbentzionaletik?
Akordeoi mesotonikoa kontzertuetarako akordeoi aldatua da, Errenazimenduan zeuden musika-tresnen antz handiagoa izan dezan. Akordeoia ez zen existitzen garai hartan, baina orduko musikagileek idatzi zuten musika asko jo daiteke akordeoiarekin. Horregatik erabaki nuen egokitzea, garai hartako musika-tresnen antz handiagoa izan zezan eta, horrela, ‘Errenazimenduan akordeoia existitu izan balitz izango lukeen soinuaren antzeko’ soinua lortzeko. Afinazioa eta tenperamentua aldatu nizkion, eta soinua asko aldatu da. Musika garaikidean bereizgarri bat ere bada, eta estatuko eta nazioarteko konpositore handiekin lan egiteko aukera eman dit.
Gainera, irakaslea ere bazara. Zer ematen dizu irakasteak?
Irakasteak akordeoiarekin beste alderdi batzuetatik harremanetan egoteko aukera ematen dit. Oso polita da dakidana egunero nire ikasleekin partekatzea, eta haien motibazioa garrantzitsua da niretzat, eta haiengandik ere ikasten dut. Zorionez, munduko hainbat lekutako ikasleak etorri nahi dute ikastera (Serbia, Kroazia, Hungaria, Polonia, AEB), eta horrek oso maila altuko eskola izatea dakar.
Zer asmo duzu 2022rako?
Tetraphilla Ensemblerekin batera, Ad Maiorem Dei Gloriam diskoa aterako dugu hilabete batzuk barru. Diskoak San Inazioren bizitza kontatzen digu, garai hartako musikarekin, eta Loiolako bere etxean grabatu genuen. FEMAPen, Lisboako Musika Jaialdian, ere joko dugu, Espainiako Orkestra Nazionalarekin joko dut, Panticosako Nazioarteko Jaialdian, ikastaroak emango ditut Lillen (Frantzia), Murtzian…
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/10Musika Bulegoa Sariak,Berriak
EMAN BOTOA MUSIKA BULEGOA 2024 SARIETARAKO ZURE ARTISTA GOGOKOENARI!
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere…
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
Oreka TX eta La Marimba taldeek bere sustraiak batu dituzte Lehioa abestian
Abestia BIME Bogotan 2023. urtean egindako BIME Saioen baitan sortu zen, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin eta Oso Politaten kuradurarekin Hasiera batean gai tekniko batzuk jorratzeko harremanetan…
Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida
Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak…
2024/02/12Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren zazpigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.…