Arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntza azaltzeko webinarra
Partekatu
Musika Bulegoak webinar saio bat antolatu du ekainaren 29an 10:30etan Eusko Jaurlaritzaren Arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzaren deialdia azaltzeko. Formakuntzan parte hartzeko, beharrezkoa izango da esteka honen bidez ekainaren 28a baino lehen izena ematea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza honen deialdia irekiko du ekainaren 27an. Guztira 581.000 euro banatuko dira kulturaren arloko profesionalak (ekoizleak, banatzaileak, komertzialak) modu erabakigarrian merkatu berriak irekitzen eta horretarako behar diren sustapen-tresnak birdimentsionatzen laguntzeko. Horietatik 150.000 euro, musikaren sektorera bideratuko dira.
Lau laguntza modalitate daude eta horrela zehazten dira lagunduko diren jarduerak:
- Arte eszenikoak(330.000 €): Arte eszenikoetako konpainia profesionalek (antzerkia, dantza, zirkua) egiten dituzten ikuskizunak sustatzea, merkaturatzea, nazioartekotzea eta banatzea.
- Musika (150.000 €): musika-taldeen sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak
- Literatura(30.000 €): literatura sektoreko argitaletxeak diren pertsonek edo entitateek EAEtik kanpo egingo diren liburu eta literaturaren arloko azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzea.
- Arte plastikoak(71.100 €): arte-galeriek EAEtik kanpo egingo diren nazioarteko arte-azoketan parte hartzea.
Dirulaguntzok jasotzeko, garatu beharreko jarduerak 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarteko epean egin beharko dira.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan
Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
Genero-berdintasuna musikaren sektorean irudikatzen
Musika Bulegoak Errotik kooperatiba feministarekin elkarlanean, Genero-Berdintasuna Musikaren Sektorean Irudikatzen formakuntza saioa antolatu du. Datorren azaroaren 14an izango da…