Artisten eta musikako profesionalen eskubide digitalei buruzko webinar informatiboa
Partekatu
Musika Bulegoak webinar bat antolatu du bere bazkideentzat, artistek eta musikako profesionalek ingurune digitalaren erabiltzaile gisa dituzten eskubideen inguruan. Hauen erabilera, kudeaketa eta jabetza, eta horietatik lor daitekeen aprobetxamendu ekonomiko legitimoa izango dira aipagai.
Topaketa 2022ko irailaren 21ean izango da 16:00etan, Sympathy For The Lawyer-en eskutik.
Mintegi honetan hainbat galderari erantzuna emango zaie modu praktikoan. Hala nola, zer eskubide sortzen ditut ingurune digitalarekin dudan interakzioaren bidez? Nor da eskubide horien jabea? Edota zer erabilera izan ditzake? Hildo honetan, musika sortzaileen interes legitimoak zeintzuk diren argitzea izango da helburua.
Parte hartzeko interesa duen orok galdetegi honen bidez eman beharko du izena.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/10Berriak,Musika Bulegoa Sariak
EMAN BOTOA MUSIKA BULEGOA 2024 SARIETARAKO ZURE ARTISTA GOGOKOENARI!
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere…
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
Oreka TX eta La Marimba taldeek bere sustraiak batu dituzte Lehioa abestian
Abestia BIME Bogotan 2023. urtean egindako BIME Saioen baitan sortu zen, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin eta Oso Politaten kuradurarekin Hasiera batean gai tekniko batzuk jorratzeko harremanetan…
2024/04/08MB Prestakuntza,Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
2024/03/14DeialdiaDeialdia amaitu da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…