‘Basque Music’ at BIME 2018: Speedmeetings-saioa profesionalentzat
Partekatu
Basque Music ekimenak, BIME prorekin adostutako akordioari esker, management-arloko euskal agente profesionalei zuzendutako deialdia kaleratu du, BIMEren egitarau ofizialaren barruan egingo den speedmeetings-saioan parte har dezaten, urriaren 25ean, BECen.
Nazioarteko jaialdietako, aretoetako eta bestelako agente profesionalak bilduko direnez, gure artistak ezagutzera emateko aukera ona izango da. Basque Music eta BIME Proren antolatzaileak lanean ari dira saiora profesionalik onenak ekartzeko.
Topaketan gehienez 15 euskal enpresa izan daitezke partaide, eta, horretarako, honako inprimaki hau bete behar da uztailaren 26a baino lehen. Izena eman duten enpresak 15 baino gehiago badira, hautaketa egingo da eta lehentasuna izango dute bai Musika Bulegoko bazkideek, bai BIME City ekitaldiaren barruan Basque Musicek antolatuko dituen showcase-etan parte hartuko duten artisten enpresek.
Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).
Informazio gehiago: info@test.nuco.es // 945 123 391
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…