Basque Music at BIME: euskal taldeen showcase gau batean parte hartzeko deialdia
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailordetza), Euskal Herriko musikaren kanpo-presentzia sustatu eta koordinatzeko ‘Basque Music’ izenpean hasitako lan ildoa jarraituz, BIME-rekin elkarlanean martxan jarritako ekimen berri baten inguruko informazioa luzatu nahi dizuegu; urriaren 26 eta 28aren artean Bilbon burutuko den BIME pro jardunaldien aurtengo edizioan, management bulegoa duen nahi duen edozein euskal taldek edo bakarlarik showcase gau batean parte har dezan deialdi bat.
Interesa duten taldeek edo bakarlariek honako inskripzio galdetegi hau bete behar dute: https://goo.gl/forms/6fRYuQ3oCXJvhxdB2
Showcase gau honetan parte hartuko duten euskal talde edo bakarlarien aukeraketaz BIME pro-ko antolatzaileak arduratuko dira. Talde hauek Stage Live aretoan burutuko den kontzertu bat emateko aukera izango dute, urriaren 27an, BIME pro jardunaldien programaren baitan. Topaketa hauetan estatu eta nazioarteko mailako hainbat profesionalen presentzia egongo da, aurten Alemania herrialde gonbidatua delarik.
Basque Music izenpean antolatuko den showcase gau honetan aritu nahi duten talde eta bakarlarientzako izena emateko epea irailaren 8an hasi eta irailaren 15ean amaituko da.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
2023/11/06DeialdiaDeialdia abian da
LIVEMXek proposamenak aurkezteko lehen deialdia ireki du
LIVEMX proiektu europarrak finantzaketa-planeko lehenengo deialdia ireki du. Hiru gai espezifikotan oinarritutako proposamenak biltzeko ekintza da: «musikaren esportazioa», «kontzertu aretoak » eta…
2023/10/16DeialdiaDeialdia amaitu da
DA Pro! V. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko V. topaketa antolatuko dute DA Pro! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 58.…
2023/10/06DeialdiaDeialdia abian da
Westway Lab 2024 topaketan parte hartzeko deialdia zabalik
Westway LAB 2024ko (2024ko apirilaren 10-13) erresidentzia artistikoetan eta/edo hiriko showcase-etan parte hartu nahi duten musika-artistei zuzendutako deialdia ireki da. Zure eskaera abenduaren…
2023/10/06DeialdiaDeialdia amaitu da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da, Ukrainako eta Europako artisten arteko lankidetza bultzatzeko. Ukrainako artista batekin proiekturen bat egin nahi baduzu (abestia, bideoa, podcast-a,…