Basque Music at Primavera Pro 2020: Euskal taldeentzako deialdia

Partekatu

Bartzelonan egingo den Primavera Pro nazioarteko musika profesionalen azokan jo nahi duzu?

Basque Music ekimenak, Primavera Pro-rekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, Primavera Pro topaketaren 2020ko edizioan parte har dezaten. Bartzelonan izango da, ekainaren 3tik 7ra bitartean.

PRIMAVERA PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase honetan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute CCCB gunean egongo den agertokian, Estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen programazioaren barruan.

Basque Music-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko.

Izena emateko epea 2020ko otsailaren 17an amaitu zen.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: arkaitz@test.nuco.es

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU