BASQUE MUSIC AT VIC

Euskal Herriko Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuordetza) “Basque Music” markarekin lan egiten hasi dira, euskal musikak kanpoan duen presentziarekin lotuta, modu koordinatuan eta lankidetzan jarduteko, 2016. urterako aurreikusi diren ekintzei nahiz etorkizuneko ekintzei dagokienez, eta betiere lankidetza-estrategia komun bat diseinatzeko helburuarekin.

Lankidetza horri esker, Vic-en (Bartzelonan) egingo den “Mercat de la Música Viva” jaialdiaren 28. edizioan parte hartuko du irailaren 14tik 18ra.
Euskal erakunde horien helburu nagusia Euskal Herria Sona jaialdiaren aurtengo edizioa aurkeztea izango da. Hura Bartzelonan egingo da 2016ko udazkenean, eta aurten, 19. urteurrena izango da. Horretarako, Bartzelonako Euskal Etxeko ordezkariak izango dira han.

Aurreko edizioetan bezala, hainbat euskal artistak parte hartuko dute azoka horretan. Urte hauetan zehar, euskal musikaren presentzia etengabea izan da Mercat jaialdian, eta 60 euskal artista inguru aurkeztu dira zuzenean. Aurten, Amorante, Malandro eta Kepa Junkera izango dira gure musikaren enbaxadoreak. Azken horrek errezital berezia eskainiko du Cubero Anaiekin batera, bere sorginetako batzuk lagun dituela.

Hori da, hain zuzen ere, 2016ko azken lauhilekoan Basque Music izenarekin gauzatuko den lehen ekintza bateratua. Horren ostean, euskal musika Monkey Week (Sevilla), WOMEX (Santiago de Compostela) eta BIME (Bilbo) jaialdien bidez nazioartera zabaltzeko zenbait ekintza garatuko dira.

AMORANTE (Aurkezpena EH Sona jaialdian)
Antzezlekua: MV gela
Eguna: 2016ko irailaren 16a
Ordua: 13:00

 
AMORANTE Iban Urizarren proiektu pertsonala da. Hark hogei urteko musika-ibilbidea du eta, horri esker, zenbait proiektutan parte hartu ahal izan du. Euskal Herriko inprobisazio librearekin eta musika esperimentalarekin duen lotura dela eta, Bizarra edo Mengele Quartet proiektuetan parte hartu du, besteak beste. Pop-rock estiloan, Joseba Irazokiren edo Rafa Ruedaren taldeetan parte hartu du, eta folk estiloan, berriz, Joseba Tapiarekin. Gaur egun, bere bakarkako proiektua jarri du martxan, musika tradizionala eta herrikoia esperimentazioarekin eta inprobisazioarekin elkartzen dituena, betiere abestia adierazpidetzat hartzen duen kontzeptua alde batera utzi gabe. Bere lehen diskoak bost abesti ditu, izaera tradizionalekoak baina esperimentalak, soinuaren tratamenduari dagokionez.

KEPA JUNKERA & CUBERO ANAIAK
Antzezlekua: Teatre Atlàntida
Eguna: 2016ko irailaren 15a
Ordua: 20:45

Alcarriako eta CUBERO anaien musikek KEPA JUNKERAREN euskal kulturan oinarritutako sorkuntzekin egin dute topo. Fusio horretatik sortutako errepertorioak kulturen arteko nahasketa eta dibertsioa eragiten dute antzezlekuan, eta gaztelaniak eta euskarak errespetuzko eremu komun batean aterpea bilatu dutela egiaztatu ahal izan dugu. Panderoak, mandolinak, trikitiak eta txalapartak dira, hain zuzen ere, melodiaz, erritmoz eta hizkuntzaz osaturiko porrusalda horren osagaiak.

MALANDRO CLUB
Antzezlekua: Vermella Karpa
Eguna: 2016ko irailaren 15a
Ordua: 22:00

MALANDRO CLUB Iberiar penintsulako musika tradizionalen, jazzaren eta musika klasiko garaikidearen arteko distantziakidetasuna mantentzen saiatzen den talde berezi bat da. Horrela, Astor Piazzollak tangoarekin ireki zuen fusioaren bide beretik jarraitzen du, eta hainbat musikari garrantzitsuren eragina izan du, besteak beste, Richard Galliano, Paco de Lucía, Hermeto Pascoal, Wim Mertens eta Egberto Gismonti musikariena.