BDCC OSTEGUNAK: Kultura- eta sormen- sektoreari aplikatutako Adimen Artifiziala
BDCC OSTEGUNAK topaketen edizio berri bat antolatu du BDCC-k. Oraingo honetan Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, “Kultura- eta sormen- sektoreari aplikatutako Adimen Artifiziala” topaketa ospatuko da. Datorren ostegunean, maiatzak 25, Kutxa Kulturren (Donostia) izango da jardunaldia.
Bete inprimaki hau eta parte hartu! Aretoaren edukiera mugatua da eta plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira.
AA benetan zer den ikusiko duzu, kasu praktikoak ezagutzeko aukera, bai eta erronka berriei aurre egiteko teknologia honek eskaini ditzakeen proposamenak eta konponbideak ere.
BDCC OSTEGUNAK – “Kultura- eta sormen-sektoreari aplikatutako AA”
Data: 2023ko maiatzaren 25a
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
Lekua: Ruiz Balerdi aretoa, Kutxa Kultur (Andre zigarrogileak plaza, 1 – 4. solairua. Tabakalera) 20012 Donostia
PROGRAMAREN XEHETASUNAK
- 16:00 – 16:15: BDCCren aurkezpena Itziar Vidorreta etaSandra Barrio Euskadiko Kultur eta Sormen Barrutiko arduradunen eskutik eta Ainara Guzmánen agurra, Kutxa Fundazioko kultur eta musika ekimeneko proiektuen arduraduna.
- 16:15 – 16:45: 1.Ponentzia: Álvaro Fierro, “Kultura-bitartekaritzaren eta adimen artifizialaren arteko lotura azaltzea”
- 16:45 – 17:15: 2.Ponentzia: WAC (We are Clickers), “Oinarri sendoak ezartzea eta AAri, haren aukerei eta rolei buruzko ezagutza sakonagoa izatea”
- 17:15 – 17:30: VICOMTECH-en eskutik aurkeztutako kasu praktikoa.
- 17:30 – 17:45: MOTMO-ren eskutik aurkeztutako kasu praktikoa.
- 17:45 – 18:00: Galde-eskeak
- 18:00 – 19:00: Koktel-networkina
Informazio gehiago:
info@basquedcc.eus
627 671 552