BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian
Partekatu
BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian KSIetako kideek haien mezu publikoarengana hobeto iristeko behar dituzten teknika guztiak eskura jartzeko, bai ingurune birtualean bai aurrez aurrekoan ere.
Azaroaren 7tik 25era, Maitena Salinas kazetari eta komunikazioan adituak, hiru orduko 5 saio emango ditu negozioaren indar-guneak identifikatzen eta antolatzen laguntzeko, oratoria eta estiloa hobetzeko, baita estresa menderatzeko ere. Lehenengo astea funtsezkoa izango da azken bi jardunaldiei aurre egin ahal izateko, aurreko saioetan sortutako Pitch-a defendatuko baitu partaide bakoitzak. Hasiera-hasieratik osagai praktiko handi batekin, gorputza eta ahotsa erabiliz eta bakoitzak bere egiteko modu berezia aurkituz ondo pasatzen den bitartean. Tailer honetan, parte-hartzaileen artean networkinga egingo da eta inpresioak paterkatu ahal izango dira.
Egitarauaren xehetasuna:
BDCCren ZERBITZU MOTA: BDCCrekin harremana izan duzuen kultura- eta sormen-arloko enpresa eta profesionalek eskatutako zerbitzu pertsonalizatua.
PLAZAK: plaza kopurua 10 enpresatara mugatua dago IZENA EMATEKO INPRIMAKIA: esteka honen bidez eman dezakezu izena urriaren 28ra arte. PREZIOA: ikastaro osoaren prezioa 140 eurokoa da (%60ko dirulaguntza aplikatu ondoren). DATA ETA ORDUA: azaroaren 7tik 25era (15:00etatik 18:00etara) LEKUA: aurrez aurreko jardunaldiak Bilboko BDCCren egoitzan egingo dira. Izen-emate kopuruaren eta jatorriaren arabera, saioak edo taldeak ireki daitezke Donostian eta Gasteizen. EDUKIA
Bosgarren saioa, azaroaren 25ean (aurrez aurrekoa). Networkinga. |
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BDCC: Negozioko Pitch-a sortu eta defendatzeko komunikazio-tailerra
Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea?…
BDCC-k nazioartekotze tailerra antolatu du
BDCC-k maiatzaren 23an, KSI-ei zuzendutako nazioartekotzeari buruzko online tailer interesgarria antolatu du. Jardunaldi hau erakundeak eskaintzen duen nazioartekotze-zerbitzuaren parte da. Kultura…
Etxepare Euskal Institutuak mugikortasunerako dirulaguntzak azaltzeko webinarrak antolatu ditu
Etxepare Euskal Institutuak, 2023 urterako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Microsoft Teams bidezko saioak antolatu ditu. Deialdiak izan dituen aldaketak eta sor daitezkeen…
BDCC ONLINE TAILERRA: BERDINTASUNA
Nola txertatzen dituzu berdintasun-irizpideak zure produktu eta zerbitzuetan? Estilo barneratzailea duzu hizkuntza idatziaren, ahozkoaren eta kus-entzunezkoaren erabileran komunikatzeko orduan? Zure…
KSI BERRITZAILE 2020, 2. ardatzean izena emateko epearen irekiera
Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea irekita dago. Ardatz…