BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia

Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak  Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du maiatzaren 4an.

 

Aurtengo edizioan, euskal delegaritza zabala izango da. Basque. Music. plataformaz gain, Txalap.art, Mauka / Airaka, Kulturaz (Sanagustin aretoa, Dinamoa, Soreasu aretoa), Panda, Motmo, Oso Polita eta Ginmúsica enpresak ere BIME Bogotan modu presentzialean izango dira. Guztira 15 pertsonek osatutako delegaritza izango da.

 

BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako bigarren edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, kolaborazioa, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, plataformak, startup-a, etab.

Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan: Mintegiak, showcase-ak, pitching saioak, networking saioak, etab. Hauek dira Basque. Music.-en parte-hartzea izango duten ekimenak:

 

Maiatzaren 3an, Basque. Music.-ek antolatutako pitching saioa ospatuko da Pitching Saioen Aretoan.

 

Maiatzaren 4an, Basque. Music. eta Colombiaren arteko lan taldea izango da. Bertan, Euskal ordezkaritzak Kolonbiako ordezkaritzarekin etorkizunean landu ditzaken proiektluak aztertuko dira.

Egun berean, (maiatzak 4) Oreka Tx taldeak showcase bat eskainiko du Parque de la Araña (Distrito Creativo de San Felipe) agertokian 19:30etan.

 

Azkenik, maiatzaren 5ean Basque. Music.-ekAsociarse: la importancia de “ser parte”, claves y buenas prácticas’ panel profesionalean hartuko du parte Brasil, Espainia eta Colombiako eragileekin batera.

 

 

BIMEn antolatuko diren ekitaldiez gain, maiatzaren 2an Musika Bulegoak Universidad Nacional de Colombian Idartes Institutuak antolatu duen Seremus 2023 mintegian parte hartuko du, Colombia eta Mexikoko hainbat profesional eta adituekin batera.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU