Brava artistak MIL Lisboa jaialdiko erresidentzia artistikoan hartuko du parte

Brava musikari donostiarra izan da MIL Lisboa jaialdiko erresidentzia artistikoan parte hartzeko hautatutako artista. Musika Bulegoak jaialdi honekin elkarlanean Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan (Portugal).   Horrela, Brava musikaria Bleid, Clara! eta Black Mamba nazioarteko artistekin sei egunez arituko da elkarlanean. Sormen prozesu honen emaitza irailaren 28an aurkeztuko da zuzenean MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen … Seguir leyendo

KSI Berritzaile + dirulaguntza deialdia

Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorean 2022-2023 aldirako potentzial berritzaile handia duten proiektuak garatzen dituzten enpresentzako diru-laguntzetarako deialdia egiten duen agindua argitaratu da. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 700.000 euroko partida bideratu du 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean garatzen diren proiektuak diruz laguntzera. KSIetako sektorekoproiektu hauek lagunduko dira diruz: ·     … Seguir leyendo

BERRIKUNTZA AUKERAK KSIn JARDUNALDIA

Ostiral honetan, ekainak 17, Bilboko Euskadiko Artxiboan, KSI zerbitzutik bideratuko diren berrikuntzara zuzendutako deialdi berrien berri emateko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldia bi zatitan antolatuta dago; lehenengoan, deialdi hauen inguruko azalpena egongo da eta bigarrenean Lehendakaritzak martxan jarri nahi duen berrikuntza inguruko deialdi berri baten inguruko azalpenak emango ditu Cristina Uriartek eta KSI eta ekonomia zirkularren … Seguir leyendo

Deialdia: KULTURA SUSTATZEKO ETA BANATZEKO DIRULAGUNTZAK (MUSIKA)

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak musiaren arloari zuzendutako ‘Kultura Sustatzeko eta banatzeko’ dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Deialdiak zuzeneko musika-proiektuen promozioa eta salmenta sustatzea du helburu eta horretan interesa izan lezaketen pertsona edo entitateen profilaren arabera, bi atal desberdinetan egituratu da: Proiektu unitarioak (autogestioa). Enpresa-proiektuak (management enpresak). Garrantzitsua: Deialdia arretaz irakurri: sarbide-eskakizunak, diruz lagundutako gastuak, balorazio-irizpideak. … Seguir leyendo

BDCC OSTEGUNAK: ekainak 16

Datorren ostegunean, ekainak 16, Ostiral BDCC izango da, Ekintzailetzatik enpresak sendotzera. Ekitaldia GETXOLANen (Ogoño kalea, 1, 48930 Getxo, Bizkaia) izango da 12: 00etatik 13: 30era eta networkinga sustatzeko koktel bat 13: 30-14: 30. EKITALDIA GETXOKO UDALAREN SUSTAPEN EKONOMIKOKO ARLOAREKIN ELKARLANEAN EGINGO DA ETA GETXON EGINGO DA. Sektoreko enpresa guztiei irekita dagoen jardunaldi honetara joateko gonbita … Seguir leyendo

Musikaren Eguna 2022 kontzertua: Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak

Iaz bezala, urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira: Soinua Iratzarri, Sarea Topaketa eta Musikaren Eguna 2022 kontzertua. Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2022 kontzertua Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da eta Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak arituko dira. Kontzertu … Seguir leyendo

BDCC OSTEGUNAK: MAIATZAK 26

Datorren ostegunean, maiatzak 26, “Nazioartekotzeko bideak sentsibilizatu eta ikusarazteari” buruzko BDCC OSTEGUNA izango da. Jardunaldia ZINEALDEAn izango da (Pol. IND. Lintzirin-Gaina, A partzela, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa) 16:00 – 18:00 eta networkinga sustatzeko koktela 18:00-19:00. KSI sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: NAZIOARTEKOTZEKO BIDEEN … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariek 10 euskal artista eta talderen lana aitortu dute bere 6. edizioan

Musika Bulegoa Sariek bere seigarren edizioa ospatu dute gaur arratsaldean Barakaldoko BEC-en. Azkeneko bi urteetako garai ilunak alde batera utzita, euskal musika panoramako sari garrantzitsuenek bere ohiko formatua berreskuratu dute eta ekitaldia irribarre, besarkada eta jai-giro apartarekin ospatzeko aukera egon da. Noski, zuzeneko aktuazioak ez dira falta izan, normaltasunerako bidea irekita dagoela erakutsiz. Ekitaldian izan … Seguir leyendo

MIL Lisboa: Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa

Musika Bulegoak MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan (Portugal). Erresidentzia artistiko honetan parte hartzeko aukeratua izango den ekoizlea sei egunetan zehar Lisboan izango da beste hainbat artistarekin batera elkarlanean. Sormen prozesu honen emaitza irailaren 28an aurkeztuko da zuzenean MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen ofizialean. Musika Bulegoak bere … Seguir leyendo

2021 Musikaren Urtekaria

  2016an sortu zenetik, eta seigarren urtez jarraian, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Jardun osoa biltzeko asmorik ez badu ere, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia izan ohi du argitalpen honek, begirada anitz eta osagarriak bilatuz eta musika egitea ahalbideratzen duen ekoizpen-kate konplexua osatzen duten … Seguir leyendo

Musika bulegoa