EUSKO JAURLARITZAK 1,1 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU 2020AN DIRU-SARRERETAN JAITSIERAK IZAN DITUZTEN KULTUR PROFESIONALEI LAGUNTZEKO

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1,1 milioi euro bideratuko ditu COVID-19 pandemiak sortutako krisiaren eraginez diru-sarrerak murriztu izanaren ondorioz, 2021erako jarduera ekonomiko profesionalaren jarraitutasuna ezbaian ikusi duten Euskadiko kultura sektoreko profesional autonomoek, enpresek eta entitate profesionalek kultura jarduerarekin jarraitzeko diru laguntzetara. 2020an COVID-19ak kulturaren sektoreari eragindako kaltea nabarmena izan da. Jarduera asko bertan … Seguir leyendo

EiTB Kultura Flash-ak

Ezagutzera eman nahi duzun musika proposamen bat baduzu gogoratu Musika Bulegoak 2016tik EiTB Kultura Flash-en eduki musikalen informazioa kudeatzen duela. Minutu bateko iraupena duten bideo hauek asteburuan ospatzen den kontzertu bat gomendatzen dute. Zure kontzertua atal honetan azaltzeko, informazioa Kulturkliken agendara igo behar duzu esteka honen bidez. Musika Bulegoak proposamen musikal bat aukeratuko du astero … Seguir leyendo

Musikaz betetako Musikaren Nazioarteko Eguna 2020

Ekainaren 21ean ospatu den Musikaren Nazioarteko Eguna berezia izan da aurten. COVID-19ak eragin duen krisiak bete-betean jo du gure sektorea. Krisi honek agerian utzi du kulturaren sektorea babestu beharra dagoela. Baita kultura berreraikitze prozesuko zati garrantzitsu bat izan behar dela ekonomia eta gizarte politikekin batera. Azkenengo hilabeteetan bizi izan ditugun distantzia sozialak eta konfinamenduak inoiz … Seguir leyendo

ZUZENEKO ARTEAK RESET PLATAFORMAK COVID 19ak ERAGINDAKO KRISIARI AURRE EGITEKO PROPOSATUTAKO NEURRIEN OINARRIZKO TAULA

Zuzeneko arteen sektorea gizartea Covid 19ak eragindako larrialdi egoerari aurre egiteko burutzen ari den borrokarekin erabat konprometituta dago. Egoera honek guztion harremanak eta ekonomia nahasi ditu eta modu berezian nahigabetu ditu gaixo dauden pertsonak eta gure biziraupenaren oinarrizko konstanteak mantentzeko eta osasunaren alde lan egiten dutenak. Gero eta gertuago dagoen itzuleraren esperoan, sormen egiturek jarduera … Seguir leyendo

2020ko Jarduera Poltsaren deialdia ireki da

Musika Bulegoak 2020ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea ireki berri du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua. Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2018 sariketaren banaketa ekitaldiaren bideoa

Aurreko azaroaren 19an 2018ko Musika Bulegoa Sarien banaketa ekitaldia burutu zen Baluarten. Laburpen bideo bat ikus dezakezue hemen. Bertan, saridunez gain, Euskal Herriko musikagintzaren hainbat profesional egon ziren Hona hemen Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan saritutako musika-lanak eta egileak: Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coro Nacionales de Españak) eskainitako “Gutun zuria”gatik; Elkano Browning Cream, “Bor … Seguir leyendo

Abenduko jarduerak

Abenduan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu. 2018ko proiektu-poltsan sartuta daude. Musika Garaikidearen Jardunaldiak Ensemble Kuraiak antolaturiko Musika Garaikideko Jardunaldien bukaera-ekitaldia egingo da Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Elkarte horretako kideek eskola magistrala eskainiko dute aurtengo edizioa bukatzeko. Abenduak 1 eta 2 10:30 Akordeoiko eskola magistrala Mie Miki akordeoi-jotzaileak eskola … Seguir leyendo

948 Merkatua: Nafarroako Arteen Merkatuarekin hitzordua

Nafarroako Arteen Merkatuaren, 948 Merkatuaren, bigarren edizioa azaroaren 21etik 23ra bitartean izango da. Ekitaldi hori erreferentzia da Nafarroako nahiz inguruko kultura- eta sormen-sektoreentzat. Aurten, Euskadi eta Akitania Berria gonbidatu ditu. 948 Merkatuak jarduera-programazio bikoitza du. Bata, PRO izenekoa, profesionalei zuzenduta dago; besteak, berriz, Iruñeko zenbait eremutan publikoari irekita egingo diren zuzeneko proposamen artistikoak hartuko ditu. … Seguir leyendo

‘Basque Music’ plataformak Anari eta Vulk aurkeztuko ditu Monkey Week Jaialdian

Datorren azaroaren 22tik 24ra bitarte, Monkey Week Jaialdia izango dugu Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko Basque Music plataformak hainbat ekintzaren bidez hartuko du parte jaialdian. Basque Music plataformak babestuta, Anarik eta Vulk taldeak zuzeneko bina kontzertu eskainiko dituzte asteburuan. … Seguir leyendo

Musika Bulegoa Sariak 2018

Hona hemen Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan saritutako musika-lanak eta egileak: Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coro Nacionales de Españak) eskainitako “Gutun zuria”gatik; Elkano Browning Cream, “Bor Bor” diskoagatik; Atom Rhumba, “Cosmic Lexicon” diskoagatik; Izaro, “Eason” diskoagatik; eta Tosta Banda, “Tosta” proiektuagatik. EHMBE Sari Berezia Juan Mari Beltranentzat izan da, “Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa” proiektuagatik, eta … Seguir leyendo

Musika bulegoa