Kultura Live elkarteko koordinatzaile Arkaitz Villarri elkarrizketa

Kultura Livek, zuzeneko musika eskaintzen duten Euskal Herriko areto pribatuen elkarteak, hamar urte bete ditu 2018an. Arkaitz Villar koordinatzaileak 10 urteko lanaren balantzea egin du elkarrizketan, eta sektorearen orainaz eta etorkizuneko erronkez mintzatu da. Live DMAk —Europako aretoen elkarteak— ekainaren 4tik 6ra Bilbon egingo du Batzar Nagusia, eta Kultura Live buru-belarri ari da ekitaldia antolatzeko … Seguir leyendo

Sarearekin topaketa batean parte hartzeko deialdia

Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen (EHMBEren) helburuetako bat  euskal musikaren sorkuntza, ekoizpena eta hedapena babestu eta zabaltzea da. Helburu horretan oinarrituta eta urteko proiektu-planaren barruan, Euskal Antzoki Sarean musika-programazioa sustatzea helburu duen ekimena aurkeztu du EHMBEk: topaketa bat egitea Sareko programatzaileen eta musika-eragileen (sustatzaile, manager, agentzia eta musikarien) artean, hain zuzen ere. Interesatuek proiektu bakoitzari … Seguir leyendo

Showcase gaua Gatibu eta Atom Rhumba taldeekin

Gatibu eta Atom Rhumba izango dira Basque Music plataformak ekainaren 5ean, asteartean, Bilboko Kafe Antzokian antolatu duen showcase gauaren protagonistak. Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak programak (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailarenak) bultzatuta euskal musika kanpora zabaltzeko sortu den Basque Music plataformak Euskal Herriko musika nazioartean ezagutaraztea eta sustatzea du helburu. … Seguir leyendo

Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak arte plastikoen eta ikusmen-arteen, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren sortzaileen mugikortasunerako 2018ko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu. Aurreko urteetan bezala, eta musikari dagokionez, diru-laguntzak musika-biretara eta ezohiko kontzertuetara bideratuta daude, honako premisa hauek oinarritzat hartuta: -Musika-bira: euskararen eremu geografikotik kanpoko 3 plaza desberdinetan gutxienez 5 … Seguir leyendo

Musika-sektoreko gaurkotasuna

Kultura Live Zirkuitua Maiatzean zehar Euskal Herriko areto ezberdinetan antolatuko diren kontzertuek osatuko dute Kultura Live Zirkuitua. Gehiago irakurri Rockein Moonshakers, Purple Vellocet y The Owl taldeak Rockeinrock-en seigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak dira. Gehiago irakurri ‘Artistas en Ruta’ Muskulo, Anita Parker eta Pet Fennec taldeek zuzenekoak eskainiko dituzte ‘Artistas en Ruta’ programaren baitan. … Seguir leyendo

Showcaseetan parte hartzeko deialdia, Live DMAren batzar orokorra dela-eta

Euskal musika atzerrian sustatzea xede duen Basque Musicek, Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak) sustatutako plataformak, epea ireki du euskal taldeek edo artistek izena eman dezaten ekainaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian egingo den showcaseen gauean parte hartzeko. Izan ere, Europako musika-aretoen elkarteak, Live DMAk, batzar orokorra … Seguir leyendo

Musika-sektoreko gaurkotasuna

KSI Berritzaile 2018 KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa. Gehiago irakurri Esker 1000 Euskal musika bultzatzeko mila musikari elkarrekin batera jotzen. Gehiago irakurri Sol Madrid Profesionalentzat eta showcaseetan parte hartzeko deialdia irekita. Gehiago irakurri Zuzeneko Musikaren IX Urtekaria Musika Sustatzaileen Elkarteak (APM) argitaratuta. Gehiago irakurri Genero berdintasuna Musikagintza prest al dago parekidetasunarako? Gehiago irakurri … Seguir leyendo

Euskal Herriko zazpi talde eta artista lehiatuko dira musika independentearen MIN Sariak eskuratzeko

Martxoaren 14an, asteazkenean, banatuko dira MIN Sariak, Union Fonográfica Independiente (UFI) elkarteak urtero antolatzen dituen musika independentearen sariak. Sari-banaketa Circo Price antzokian egingo da. Hamargarren edizioa den honetan, Euskal Herriko zazpi talde edo artista egongo dira sari horrek dituen 22 kategorietako bat eskuratzeko lehian. Delorean, Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, … Seguir leyendo

Musika Bulegoaren 2018ko Jarduera Poltsa

Musika Bulegoak gaur, ostegunean, martxoak 1, irekiko du Jarduera Poltsaren barruko proiektuak aurkezteko epea. Euskal musikaren inguruko prestakuntza, eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da ekimenaren helburua. Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen horretara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek MBren laguntza ekonomiko osoa edo partziala izango dute, … Seguir leyendo

Txistu sensibilizazio kanpaina

Zukan Triok txistu-emanaldi bana eskainiko du datorren asteazkenean, otsailak 28, San Tomas Lizeoan eta Aitor Ikastolan, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak abian jarri duen musika-tresna horrekiko sentsibilizazio-kanpainaren barruan. Musika Bulegoak bat egin du ekimen horrekin; izan ere, euskal kulturan hain sustraituta dagoen instrumentu horren historia eta musika hurbildu nahi dizkie aipatutako ikastetxeetako ikasleei, kontzertu didaktikoen bidez. … Seguir leyendo

Musika bulegoa