Musika Bulegoa, Durangoko azokan

Musika Bulegoak Durangoko Azokaren edizio berri honetan parte hartuko du bi jarduerarekin. Lehenengoa abenduaren 1ean, asteazkena, izango da Durangoko San Agustin kultur gunean eta musika profesionalen eta programatzaile publiko eta pribatuen arteko topaketa izango da. Topaketa hau hirugarren urtez ospatuko da eta guztira 15 talde eta artistek euren proiektuak aurkeztuko dituzte hogei musika programatzaile ingururen … Seguir leyendo

Fira Mediterrània de Manresa, proposamenak aurkezteko deialdia

2022ko urriaren 6tik 9ra egingo dute Manresako Fira Mediterràniaren 25. edizioa. Dagoeneko abian da 2022ko urtarrilaren 20an itxiko den proposamenak aurkezteko deialdia. Manresan egiten den Fira Mediterrània azoka sustraia, tradizioa eta herri-kultura eragile sortzaile gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da. Fira Mediterrània sustrai tradizionalaren 360 graduetan zentratzen da, hasierako mailatik, ondare immaterialetik eta … Seguir leyendo

Vulk, Ipar Mazedonian egingo den Pin Conference 2021 topaketan

Bilboko Vulk taldeak azaroaren 25etik 27ra egingo den Pin Conference nazioarteko topaketan parte hartuko du. 2021eko azaroaren 14an Zinebi jaialdiaren baitan Vulk Ez  Da ikuskizuna aurkeztu zuen talde bilbotarrak eta 2022an disko berria argitaratuko duela iragarri zuen. Basque.Music. ekimenak lehen aldiz parte hartuko du Skopje hirian egingo den nazioarteko musika azokaren edizio berrian. 2012an lehen … Seguir leyendo

Beste Bat Berritzen deialdia

Eusko Jaurlaritzak zuzeneko arteak (musika, antzerkia, dantza, zirkua eta bertsolaritza) eta zinema dinamizatzeko Beste Bat Berritzen programa jarri du martxan. Programaren helburua Covid-19aren pandemiak zuzeneko arteen egindako kaltea nolabait arintzea da. Horretarako 1,5 milioi euroz lagunduko dira 2021eko urriak eta 2022ko martxoa bitartean egingo diren ikuskizunak. Iaz ez bezala, laguntza zuzenean Kultura Sailak kudeatuko du. … Seguir leyendo

EH SONA 21

Azaroaren 6tik abenduaren 10era egingo dute Bartzelonan Euskal Herria Sona’21. Jaialdi honek ospatuko duen 23. edizioa izango da eta Bartzelonako Euskal Etxetik adierazi duten bezela Euskal musikak Bartzelonako kaleak hartuko ditu. Urte eta erdiaren ondoren dantza egiteko aukera eskainiko du EH SONAk hiriko kaleak kolorez eta bizitzaz zipriztinduko dituelarik. Kontzertu eta liburu aurkezpenek osatuko dute … Seguir leyendo

DA Pro! III. topaketarako deialdia

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko III. topaketa antolatuko du DA Pro! ekimenaren barruan. Ekimenaren helburuak: Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko. Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko Topaketaren … Seguir leyendo

Idoia, Afrika Bibang eta Dupla, Artistas en Ruta zirkuituan

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2022ko urteko lehendabiziko seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Idoia, Afrika Bibang eta Dupla. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo … Seguir leyendo

Basque. Music. at PIN CONFERENCE 2021: Euskal taldeentzako deialdia

Basque.Music. ekimenak 2021eko azaroaren 25etik 27ra Ipar Mazedonian egingo den PIN CONFERENCE nazioarteko musika azokan kontzertu bat eskaintzeko deialdia egin du. Euskal Herriko talde eta bakarlariei zuzenduta dago deialdi hau. PIN CONFERENCE-en antolatzaileek aukeratuko dute kontzertua eskainiko duen euskal taldea edo bakarlaria. Topaketa hau Europako Ekialdeko jaialdi eta promotoreen bilgune izaten da eta euskal musika … Seguir leyendo

Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2021 azokan

Urriaren 27tik 29ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME PRO azokaren edizio berri bat. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten beste behingoz topaketa presentzialak eta online hitzaldiak uztartuko dira. Azkenengo asteetan ezagutu ditugun irekiera neurrien ondorioz ospakizun festa batean bilakatuko da 2021eko BIME PRO. Euskalduna jauregia izango da programa presentzialaren egoitza, baina … Seguir leyendo

Trio Zukan, Quebecen

Etxepare Euskal Institutuak ‘Chejov vs. Shakespeare’ egitasmoaren edizio berria aurkeztu zuen urriaren 5ean Donostiako Tabakaleran antolatutako ekitaldian. Aurelia Arkotxa euskal idazlea eta Jean Désy idazle quebectarra izan dira protagonistak. Urtebetez mantendu duten korrespondentzian akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna bezalako gaiak izan dituzte mintzagai, baita pandemia ere. Gutun-truke horren emaitza liburu bihurtu eta jaialdi horretan aurkeztuko … Seguir leyendo

Musika bulegoa