DA Pro! III. topaketarako deialdia

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko III. topaketa antolatuko du DA Pro! ekimenaren barruan. Ekimenaren helburuak: Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko. Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko Topaketaren … Seguir leyendo

Idoia, Afrika Bibang eta Dupla, Artistas en Ruta zirkuituan

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2022ko urteko lehendabiziko seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Idoia, Afrika Bibang eta Dupla. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo … Seguir leyendo

Basque. Music. at PIN CONFERENCE 2021: Euskal taldeentzako deialdia

Basque.Music. ekimenak 2021eko azaroaren 25etik 27ra Ipar Mazedonian egingo den PIN CONFERENCE nazioarteko musika azokan kontzertu bat eskaintzeko deialdia egin du. Euskal Herriko talde eta bakarlariei zuzenduta dago deialdi hau. PIN CONFERENCE-en antolatzaileek aukeratuko dute kontzertua eskainiko duen euskal taldea edo bakarlaria. Topaketa hau Europako Ekialdeko jaialdi eta promotoreen bilgune izaten da eta euskal musika … Seguir leyendo

Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2021 azokan

Urriaren 27tik 29ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME PRO azokaren edizio berri bat. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten beste behingoz topaketa presentzialak eta online hitzaldiak uztartuko dira. Azkenengo asteetan ezagutu ditugun irekiera neurrien ondorioz ospakizun festa batean bilakatuko da 2021eko BIME PRO. Euskalduna jauregia izango da programa presentzialaren egoitza, baina … Seguir leyendo

Trio Zukan, Quebecen

Etxepare Euskal Institutuak ‘Chejov vs. Shakespeare’ egitasmoaren edizio berria aurkeztu zuen urriaren 5ean Donostiako Tabakaleran antolatutako ekitaldian. Aurelia Arkotxa euskal idazlea eta Jean Désy idazle quebectarra izan dira protagonistak. Urtebetez mantendu duten korrespondentzian akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna bezalako gaiak izan dituzte mintzagai, baita pandemia ere. Gutun-truke horren emaitza liburu bihurtu eta jaialdi horretan aurkeztuko … Seguir leyendo

HITZALDIA: “Emakumeak musikan: egoeraren inguruko hausnarketa eta proposamenak”

Hitzaldi honen bitartez, Ainara LeGardonek emakume sortzaileek musikaren arloan duten egoeraren diagnostikoa egingo du, eta beraien lanaren inguruan hausnarketa bat egingo da. Gainera emakume sortzaileen lana ikustarazteko proposamenak aztertuko dira. Hitzaldiaren ondoren, bertaratzen diren pertsonekin solasaldia izango da. HIZLARIA: Ainara LeGardon (Bilbo, 1976), 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen artista autokudeatua da. Rockaren, inprobisazioaren eta … Seguir leyendo

Classical: NEXT 2022 jaialdian parte hartzeko deialdia ireki dute

Musika klasikoaren sektoreko erreferentziazko azoka den Classical: NEXT azokak 2022 datak iragarri ditu: maiatzaren 17tik 20ra. Azken bi edizioak bertan behera gelditu eta gero 2022ko edizioa Hannover-en egingo dute. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Bertan antolatzen diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago 2021eko azaroaren 5a bitartean. … Seguir leyendo

Basque. Music. at WOMEX 2021: AMAK

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Porton burutuko da modu presentzialean urriaren 27tik 31ra. AMAK izan da 2020ko edizioan BASQUE. MUSIC. showcase-an parte hartzeko aukeratutako taldea. Kontzertua urriaren 30ean ospatuko da gaueko bederatzietatik aurrera Teatro Sá da Bandeira antzokian, offWOMEX agertokia. Amak taldeak Juan Mari Beltrani (2017), Kalakan taldeari (2018), Topa-K proiektuari (2019) eta Xabi Aburruzagari (2020) hartuko diote … Seguir leyendo

BDCC OSTEGUNAK: 2021eko URRIAK 7

Datorren ostegunean, urriaren 7an, lehenengo BDCC OSTEGUNA izango da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbon) 17:00etatik 20:00etara. Sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara joatera gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: EUSKAL KSI­EN ENPRESEN ESPERIENTZIAK MERKATU HAZKUNDEAN. BDCC OSTEGUNen lehen saio honetan, beren berrikuntzagatik, enpresa-bideragarritasunagatik eta beren merkatua estatu eta nazioarte mailara … Seguir leyendo

Airu, Rodeo eta Father Alien, BIME City-ko Basque. Music. Showcase-ko protagonista

Airu, Rodeo eta Father Alien izango dira BASQUE. MUSIC. ekimenaren enbaxadoreak nazioarteko musikaren ekitaldirik nabarmenenetakoan: BIME CITY.  Bilboko kontzertu areto ezberdinetan antolatzen diran kontzertu hauek BIME PRO jardunaldi profesionalaren baitan aurkitzen dira. BASQUE. MUSIC.ek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko antolatu du showcase hau. BIME City etorkizuna duten artista berrientzako proposamena da. Hain zuzen, atal horretan jardungo dute showcase … Seguir leyendo

Musika bulegoa