Basque. Music. at BIME BILBAO 2023: Euskal Herriko musika talde eta artistei zuzendutako deialdia

2023ko urriaren 25etik 28ra ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. Basque. Music.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikari eta taldeei zuzendutako deialdia ireki du. Parte hartzeko, galdetegia hau betetzea beharrezkoa da maiatzaren 31 baino lehenago. Aurkeztutako proposamenen artean, BIME Pro erakundeak hiru hautatuko ditu eta hauek BIME Live jaialdiaren programazioan showcase bat izango dute. Horrez gain, nazioko eta nazioarteko sustatzaile … Seguir leyendo

Eurosonic jaialdiaren 2024ko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik

ESNS-ko antolakuntzak azokako showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic. Musika jaialdia izateaz gain, europako musikarako sareen elkartrukerako eta sorkuntzarako plataforma nagusia da, eta artista hasiberriei nazioarteko musika-eszenan sartzen laguntzen die. Urtero, ESNSk 4.000 ordezkari baino gehiago erakartzen ditu, tartean nazioarteko 400 jaialdi baino gehiagoren ordezkariak.   ESNS jaialdiaren hurrengo … Seguir leyendo

BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia

Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak  Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du maiatzaren 4an.   Aurtengo edizioan, euskal delegaritza zabala izango da. Basque. Music. plataformaz gain, Txalap.art, Mauka / Airaka, Kulturaz (Sanagustin aretoa, Dinamoa, Soreasu aretoa), Panda, Motmo, Oso Polita eta Ginmúsica … Seguir leyendo

MICE, Ødei, Olaia Inziarte eta Parabellum Artistas en Ruta zirkuituan

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2023. urteko bigarren seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: MICE, Ødei, Olaia Inziarte eta Parabellum. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde … Seguir leyendo

Basque. Music. at Westway LAB: La Furia, Ezpalak eta Ghau

Basque. Music.-ek apirilaren 12tik 15era Guimarães-en (Portugal) egingo den Westway LAB musika azoka profesionalaren hamargarren edizioan parte hartuko du La Furia, Ezpalak eta Ghau taldeekin. La Furia eta Ghau jaialdia ospatu baino astebete lehenago egingo den egonaldi artistikoan izango dira. Egonaldi honetan tokiko musikariekin lan egiteko aukera izango dute eta bertan sortutako emaitza apirilaren 12an eta 13an … Seguir leyendo

Oreka TX BIME Bogotan Basque. Music.-en eskutik

BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2023ko maiatzaren 3tik 7ra egingo da. Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa duela hamaika urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean bigarren edizioa ospatuko da aurten. Hitzordu berria 2023ko maiatzaren 3tik 7ra izango da Bogotan. BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, … Seguir leyendo

Basque. Music. Westway LAB jaialdian: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

Guimarães-en (Portugal) egiten den Westway LAB azoka profesionalean kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music.-ek euskal talde edo bakarlari batek apirilaren 12tik 15era egingo den Westway LAB musika azoka profesionalaren hamargarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu du. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria Westway LAB-ek … Seguir leyendo

Trovam Pro Weekend azokaren XI. edizioan proposamenak aurkezteko deialdia zabalik

Valentziako Fira de la Música Trovam – Pro Weekend azokak hurrengo ediziorako proposamen artistikoak aurkezteko epea ireki du. Aurten, 2023ko azaroaren 9tik 11ra izango da, Castellonen. Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago apirilaren 7ra arte. Parte hartzeko proposamenak jaialdiaren deialdi ofizial beretik aukeratuko dira. Beraz, parte hartu nahi duten artistek lehiaketaren deialditik bertatik aurkeztu beharko … Seguir leyendo

Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak Flandriarekin kooperazio teknikoa eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu abian, azken bi urteetan egindako topaketa profesionalen ondoren. Kultura eta sorkuntzaren alorrean Flandria eta Euskadiren arteko harremanak sakontzea helburu duen deialdia 2023ko urtarrilaren 19tik otsailaren 19ra egongo da zabalik. Flandria Euskadiren nazioarteko Bazkide Estrategikoen Sareko kide izanik, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatu … Seguir leyendo

Basque. Music. at Eurosonic 2023: Merina Gris & Zetak

Merina Gris eta Zetak taldeek Eurosonic jaialdian hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Herrialde bakoitzeko talentua babesteaz gain, musika proiektu berriak bultzatzen ditu jaialdi honek. Urtero nazioarteko 4.000 delegatu eta 400 musika jaialdi baino gehiago biltzen dira bertan. 2023ko edizioa, urtarrilaren 18tik 21era izango da … Seguir leyendo

Musika bulegoa