‘Basque Music’ at BIME 2018: Speedmeetings-saioa profesionalentzat

Basque Music ekimenak, BIME prorekin adostutako akordioari esker, management-arloko euskal agente profesionalei zuzendutako deialdia kaleratu du, BIMEren egitarau ofizialaren barruan egingo den speedmeetings-saioan parte har dezaten, urriaren 25ean, BECen. Nazioarteko jaialdietako, aretoetako eta bestelako agente profesionalak bilduko direnez, gure artistak ezagutzera emateko aukera ona izango da. Basque Music eta BIME Proren antolatzaileak lanean ari dira saiora … Seguir leyendo

‘Basque Music’ at BIME 2018: Euskal taldeentzako deialdia

Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu? Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME pro topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 24tik 26ra bitartean. Bi euskal taldek edo bakarlarik hartuko dute parte showcase-gau horretan, BIME Pro-ren antolatzaileek aukeratuta. Hain zuzen ere, kontzertu bat eskainiko … Seguir leyendo

Monkey Week-erako eta MMVV-rako deialdiak

Showcase-etan parte hartu nahi duzu, Basque Musicen eskutik? Duela egun batzuk aurreratu genuen bezala, Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak  (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako Basque Music plataformak bi deialdi plazaratu ditu euskal artistentzat, Mercat de la Music Viva de Vic (MMVV) eta Monkey Week jaialdietan parte hartzeko. Bi deialdiak zabalik … Seguir leyendo

Kanpo hedapenerako ekintzak 2018

Basque Music, Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak programak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza) sustatutako plataforma, Estatuko eta nazioarteko hainbat azokatan eta jaialditan izango da aurten ere. Euskal Herrian egindako musika ezagutarazteko helburuarekin, zenbait ekintza programatu ditu modu koordinatuan. Diru-laguntzak Etxepare Euskal Institutuak ireki du dagoeneko musika-biretara ─zuzkidura ekonomikoa 110.000 eurokoa … Seguir leyendo

Kultura Live elkarteko koordinatzaile Arkaitz Villarri elkarrizketa

Kultura Livek, zuzeneko musika eskaintzen duten Euskal Herriko areto pribatuen elkarteak, hamar urte bete ditu 2018an. Arkaitz Villar koordinatzaileak 10 urteko lanaren balantzea egin du elkarrizketan, eta sektorearen orainaz eta etorkizuneko erronkez mintzatu da. Live DMAk —Europako aretoen elkarteak— ekainaren 4tik 6ra Bilbon egingo du Batzar Nagusia, eta Kultura Live buru-belarri ari da ekitaldia antolatzeko … Seguir leyendo

Showcase gaua Gatibu eta Atom Rhumba taldeekin

Gatibu eta Atom Rhumba izango dira Basque Music plataformak ekainaren 5ean, asteartean, Bilboko Kafe Antzokian antolatu duen showcase gauaren protagonistak. Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak programak (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailarenak) bultzatuta euskal musika kanpora zabaltzeko sortu den Basque Music plataformak Euskal Herriko musika nazioartean ezagutaraztea eta sustatzea du helburu. … Seguir leyendo

Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak arte plastikoen eta ikusmen-arteen, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren sortzaileen mugikortasunerako 2018ko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu. Aurreko urteetan bezala, eta musikari dagokionez, diru-laguntzak musika-biretara eta ezohiko kontzertuetara bideratuta daude, honako premisa hauek oinarritzat hartuta: -Musika-bira: euskararen eremu geografikotik kanpoko 3 plaza desberdinetan gutxienez 5 … Seguir leyendo

Showcaseetan parte hartzeko deialdia, Live DMAren batzar orokorra dela-eta

Euskal musika atzerrian sustatzea xede duen Basque Musicek, Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak) sustatutako plataformak, epea ireki du euskal taldeek edo artistek izena eman dezaten ekainaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian egingo den showcaseen gauean parte hartzeko. Izan ere, Europako musika-aretoen elkarteak, Live DMAk, batzar orokorra … Seguir leyendo

Zer da Musika Bulegoa?

Musika Bulegoa Sarien ekitaldian proiektatutako aurkezpen bideoa partekatzen dugu hemen. Bertan Euskal Herriko Musika Bulegoaren helburuak islatzen saiatu gara era laburrean. Kultura arloko proiektu bat, musikagintza sektoreko elkarlanean oinarritzen dena, eta Euskal Herriko musikaren hobetze eta sustatzea helburutzat dituena. Hauek dira lan-ardatzak: Koordinazioa eta zerbitzuak, sektore-eztabaida, etengabeko prestakuntza, publikoen sentzibilazio eta formakuntza, kanpo presentzia eta … Seguir leyendo

Musikagileak ISCMren World New Music Days jaialdian

Azaroaren 2tik 8ra bitartean eta hirugarren urtez jarraian, ISCMk (Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak) antolatutako musika garaikidearen egutegiko ekitaldi nagusietako batean izan da Musikagileak: World New Music Days jaialdian. Aurtengoan, Kanadako Vancouver hirian izan da. ISCMk kontinente guztietako 50 herrialdetako 60 elkarte biltzen ditu gaur egun. 1922an sortu zen, musika garaikidearen azken joerak eta herrialdeen arteko trukea eta … Seguir leyendo

Musika bulegoa