COVID-19k kultur sektorean duen eraginari buruzko txostena

Apirilaren 9tik 26ra bitartean 234 eragileren informazioa jaso ondoren, Kulturaren Euskal Behatokiak COVID-19k Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-sektorean eragindako krisiaren eraginari buruzko lehen txostena argitaratu du.

Inkesta alor guztietan gutxieneko informazio kopuru bat izateko xedez diseinatu zen, eta sektoreko elkarteekin kontrastatu zen (horien artean Musika Bulegoa), uneko premiari eta datu partekatuak eta globalak izateko beharrari erantzunez.

Txostenak ematen dituen ondorioen artean, honako hauek azpimarratu daitezke: “Jarduerak jasandako eragina % 82,6koa da, kaltetutako enplegua % 43,2koa, eta urteko galerak COVID-19aren aurretik aurreikusitako diru-sarreren % 40,8 izango direla zenbatetsi da”. Halaber, “jarduera eten egin da eta urruntzea denboran luzatzearen ondorioz, eta horrek agertoki berri bat marraztu du, beste ezaugarri batzuk dituen krisi ekonomiko bat ekarri du, zeinak ziurgabetasun-maila altuak eta testuinguru aldakor bat sortu dituen”.

 

Txostena esteka honen bidez kontsulta daiteke.