Creative Europe 2021 – 2027 deialdia: Europako Lankidetza Proiektuak eta Europako Sareak

Creative Europe 2021 – 2027 kultura azpiprogramaren lehendabiziko bi deialdiak argitaratu dira. Alde batetik, Europako Lankidetza Proiektuen deialdia, irabazi asmorik gabeko Europa mailako kultura-proiektu transnazionaletarako. Kultura eta sormen sektoreei (tartean musika) zuzenduta dago 2021eko irailaren 7an amaituko den deialdi hau.

Bestalde, Kultura eta Sormen Erakundeen Europako Sareei (Sareak) emandako laguntzak. Sare horiek Europa Sortzailea Programan parte hartzen duten herrialde gehienetako erakunde bazkideez osatutako sare europarrek ezarritako proiektuak babesten dituzte. 2021eko abuztuaren 26an itxiko da.

Europako Lankidetza Proiektuen deialdia

Creative Europe 2021-2027 Programa berriaren Europako Lankidetza Proiektuetarako Laguntzen deialdiak irabazi asmorik gabeko Europa mailako kultura-proiektu transnazionalak babesten ditu kultura eta sormen sektoreetan (ikusizko arteak, arte eszenikoak, arkitektura, diseinua, moda, musika, literatura, ondarea, etab.).

1. helburua: lan eta artista europarren estatu gaindiko sorkuntza eta zirkulazioa indartzea.

2. helburua: sektore horiek talentua sustatzeko, berritzeko, aurrera egiteko eta enplegua eta hazkundea sortzeko duten gaitasuna hobetzea.

Erakunde eskatzaileek hautatu egin beharko dute (eskabide-inprimakiaren C zatian) bi helburuetatik zeini zuzentzen zaion proiektua – Nahiz eta proiektua garrantzitsua izan daitekeen alderdi guztietarako –. Hautatutako helburua “garrantzia” irizpidearen arabera ebaluatzeko oinarria izango da.

Deialdi honi buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Kultura eta Sormen Erakundeen Europako Sareak deialdia

Creative Europe 2021-2027 Programa berriaren Kultura eta Sormen Erakundeen Europako Sareak babesteko deialdiak Europa Sortzailea Programan parte hartzen duten herrialde askotako erakunde kideek osatutako Europako sare adierazgarriek ezarritako proiektuak babesten ditu.

Sareek misio komun bat partekatu behar dute, gobernantza-arauak, eta kideek betebehar eta eskubide berberak partekatu behar dituzte, dagokien estatutuetan agertzen den bezala. Sareak koordinazio-organo batek eta haren kideek osatu behar dituzte. Deialdi honi buruzko informazio gehiago esteka honetan.