DA Pro! II. topaketarako deialdia
Durangoko Azokak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko II. topaketa antolatuko du Musika Bulegoarekin elkarlanean DA Pro! ekimenaren barruan.
Ekimenaren helburuak:
- Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
- Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko
Topaketaren formatua:
Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak.
Aretoak musika-set bat izango du zuzeneko emanaldiak egiteko (formatu horretako aurkezpenak positiboki baloratuko dira), eta beste material batzuk erabili ahal izango dira (dosierrak, musika piezak, fitxak, ikus-entzunezkoak…).
Eguna eta lekua:
55. Durangoko Azokan, abenduaren 4ean, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko San Agustin Kultur Gunean (San Agustinalde Kalea, 12)
Nori zuzdendua:
Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab
Aukeratzeko irizpideak:
Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.
- Euskarazko proiektua izatea
- Proiektu eta diskoen estreinaldiak
- Barruko agertokietarako egokitasuna
- Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea
Epeak
Azaroaren 13ra arte izena emateko epea egongo da. Musikariek durangokoazoka.eus webguneko formulario bidez eman beharko dute izena. Programatzaileek Musika Bulegoarekin bat egin beharko dute: ruth@musikabulegoa.eus / 688 84 31 19