Deialdia: KULTURA SUSTATZEKO ETA BANATZEKO DIRULAGUNTZAK (MUSIKA)
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak musiaren arloari zuzendutako ‘Kultura Sustatzeko eta banatzeko’ dirulaguntzen deialdia argitaratu du.
Deialdiak zuzeneko musika-proiektuen promozioa eta salmenta sustatzea du helburu eta horretan interesa izan lezaketen pertsona edo entitateen profilaren arabera, bi atal desberdinetan egituratu da:
Proiektu unitarioak (autogestioa).
Enpresa-proiektuak (management enpresak).
Garrantzitsua:
- Deialdia arretaz irakurri: sarbide-eskakizunak, diruz lagundutako gastuak, balorazio-irizpideak.
- Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 10etik uztailaren 11ra bitartean.
- Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak esteka honetan aurkituko dituzu.