Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak arte plastikoen eta ikusmen-arteen, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren sortzaileen mugikortasunerako 2018ko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu.

Aurreko urteetan bezala, eta musikari dagokionez, diru-laguntzak musika-biretara eta ezohiko kontzertuetara bideratuta daude, honako premisa hauek oinarritzat hartuta:

-Musika-bira: euskararen eremu geografikotik kanpoko 3 plaza desberdinetan gutxienez 5 kontzertu eskaintzea.

-Ezohiko kontzertua: haren ezaugarriak direla eta, euskal musika nazioartean hedatzeko interes berezia duen azoka, jaialdi edo ekitaldi batean jardutea.

Zuzkidura ekonomikoa 110.000 eurokoa da biren kasuan, eta 15.000 eurokoa kontzertu berezien kasuan. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4ra arte egongo da irekita. Esteka honetan, laguntzen deialdiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue.