Europako Musikaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu Musika Bulegoak

Partekatu

Ekainaren 21ean Europako Musikaren Eguna ospatuko da. Hori dela eta Musika Bulegoak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Lehendabiziko ekitaldia ekainaren 14an ospatuko da Errenteriako Niessen aretoan eta Soinua Iratzarri proiektuan parte hartu duten Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastetxeko ikasleen emanaldi batek osatuko du. Bigarren ekitaldia ekainaren 16an burutuko da, Zumaiako Aita Mari Aretoan, emanaldian Zumaiako Herriko Eskolako ikasleek parte hartuko dutelarik, hau ere Soinua Iratzarri egitasmoaren baitan. Bigarren ekitaldia ekainaren 21ean, astelehena, egingo da. Europako Musikaren Egunean musika garaikidea eta musika elektronikoa batuko dituen kontzertu berezia antolatuko da Errenteriako Niessen aretoan (gonbidapenak esteka honetan eskatu daitezke).

Soinua Iratzarri

Soinua Iratzarri proiektuaren V. edizioa 2021eko otsaila eta ekaina bitartean ospatu da. Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastetxeak eta Zumaiako Herri Eskolak izan dute aurten ekimenean parte hartzeko aukera.

Xabier Otaolea eta Mikel Iturregi konpositoreekin eta Maite Bilbao musika- pedagogoarekin aritu dira lau hilabetez lan saio desberdinak burutzen.

Ekainaren 14an Errenteriako ikasleek emanaldia eskainiko dute Niessen aretoan, lau hilabete hauetan aipatutako konpositoreen laguntzaz sortu dituzten obra garaikide berriak aurkezteko.

Zumaiako ikasleak, berriz, ekainaren 16an igoko dira herriko Aita Mari Aretoko taula gainera beren sorkuntzak erakusteko.

Europako Musikaren Eguna

Musika Bulegoak kontzertu berezia antolatuko du ekainaren 21ean Errenteriako Niessen aretoan Europako Musikaren Eguna ospatzeko. Bertan, musika garaikidea eta musika elektronikoa nahastuko dira. IKKO PERCUSSION GROUP taldeak hasiko du ekitaldia. Ondoren BIHOTZA eta MAKALA dj-ak batuko zaizkie eta azken hauek elkarrekin saio berezi bat osatuko dute. Kontzertuaren bigarren zati honetan TXO!? bideo jockey-ak irudiak proiektatuko ditu. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta gonbidapenak esteka honetan lortu daitezke.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU