Eurosonic 2020 musikaren profesionalen topaketa, urtarrilaren 15etik 18ra
Groeningen hirian (Herbeherak) egiten den Eurosonic jaialdiak 4.000 profesional biltzen ditu urtero eta nazioarteko kontratazioak eta elkarlanak bultzatzeko erreferentea da. Datozen hilabeteetan antolatuko diren jaialdietako kontratazio ugari bertan adosten dira eta joera berriak ezagutzeko ezinbesteko topaketa da. 2020ko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra bitartean burutuko da.
ETEP programa ere bertan bultzatzen da: Europar Batasunaren laguntza duen ekimen honen helburua Europako musika taldeek eta artistek nazioarteko musika jaialdien zirkuituan parte hartzen laguntzea da.
Musika Bulegoko bi ordezkari Groeningen-en izango dira datozen egunetan Euskal Herriko musikak nazioarteko topaketa honetan etorkizunean bere tokia izateko elkarlanak bultzatzeko asmoz.
Gainera, Eurosonic 2020an Euskal Herriko hainbat proposamen izango dira: RRUCCULLA, Melenas eta Képa.
Albistearen azaleko argazkia: Siese Veenstra