Eurosonic jaialdiaren 2024ko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik

Partekatu

ESNS-ko antolakuntzak azokako showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic. Musika jaialdia izateaz gain, europako musikarako sareen elkartrukerako eta sorkuntzarako plataforma nagusia da, eta artista hasiberriei nazioarteko musika-eszenan sartzen laguntzen die. Urtero, ESNSk 4.000 ordezkari baino gehiago erakartzen ditu, tartean nazioarteko 400 jaialdi baino gehiagoren ordezkariak.

 

ESNS jaialdiaren hurrengo edizioa 2024ko urtarrilaren 17tik 20era egingo da Groningen-en (Herbeherak). Bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da zabalik eta Izena emateko esteka hau erabili behar duzu.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU