Euskal musikari buruzko proiektuak aurkezteko epea zabalik
Partekatu
Musika Bulegoak, martxoaren 3an ireki du Jarduera Poltsaren barruko proiektuak aurkezteko epea. Euskal musikaren inguruko prestakuntza, sentsibilizazioa eta hedapena sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da ekimenaren helburua.
Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen horretara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek MBren laguntza ekonomiko osoa edo partziala izango dute, eta Euskal Herriaren lurralde-eremuan garatu beharko dira.
Proposamenak idazkaritza@test.nuco.es helbide elektronikora bidal daitezke apirilaren 3ra arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.
Esteka hauetan deialdia eta eskaera orria ikus daitezke.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/03/14DeialdiaDeialdia amaitu da
Deialdia: Musika Eguna ospatzen
Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko. Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21)…
2024/02/12Deialdia,BerriakDeialdia amaitu da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren zazpigarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.…
2024/02/06DeialdiaDeialdia amaitu da
WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak…
2024/01/23DeialdiaDeialdia amaitu da
VillaSoundBilbaoren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren laugarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/01/16MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…