EZAGUTU BDCCREN ZERBITZUAK

Partekatu

Oraindik ez al dituzu ezagutzen EUSKADIKO KULTUR ETA SORMEN BARRUTIAREN (BDCC) zerbitzuak? BDCC 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030-RIS3 Euskadi) barruan dagoen ekimen bat da, non kultura- eta sormen-industrien sektorea (KSI) Euskadirentzako aukerako lurraldetzat hartzen den. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen Sailak elkarrekin koordinatutako herrialde-proiektu bat da BDCC.

Euskadiko KSIetako enpresa edo profesional gisa, BDCCko hurrengo jardunaldira joateko gonbidapena bidaltzen dizugu: “EZAGUTU BDCCREN ZERBITZUAK”. BDCCren webgunean ikus dezakezunez, hainbat baliabide eta zerbitzu ditugu: tresnak, doako aholkularitza-zerbitzu espezializatua, BDCC Ostegunal, BDCCren gaikuntza-programak, etab.

MAIATZAREN 2AN jardunaldi irekia egingo dugu Euskadiko KSI guztientzat, gure zerbitzuak ezagutarazteko.

EZAGUTU BDCCREN ZERBITZUAK:

TOKIA: Kutxa Kultur Kluba. Tabakalera, Mundaitz Kalea, 1, 20012 Donostia, Gipuzkoa

ORDUA: 17:30-19:30 eta networkinga 19:30-20:30

JARDUNALDIAREN XEHETASUNAK:

•17:30-18:00 BDCCren zerbitzuen aurkezpena

(Streaming bidez ere bai)

•18:00-18:30 Beste enpresa batzuen esperientziak BDCCrekin

(Streaming bidez ere bai)

•18:30-19:30 Aholkularitza Express + Zure beharrak identifikatzeko dinamika

•19:30-20:30 Networking

Jardunaldian, BDCCko taldeak AHOLKULARITZA EXPRESS egingo du bertaratutako pertsona guztiekin. Enpresa edo profesional bakoitzak elkarrizketa pertsonalizatua izan ahal izango du BDCC taldearekin, bere erronkei aurre egiten hobekien lagundu dezaketen zerbitzuak ezagutzeko. Inskripzio-hurrenkeraren arabera egingo da arreta. Bitartean, bertaratzen diren gainerako pertsonek dinamika bat egingo dute beren negozio-beharrak identifikatzeko.

Oraindik aholkularitzarik jaso ez baduzu eta interesa baduzu, JARDUNALDI HONETAN:

KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO

EGIN KLIK HEMEN STREAMING BIDEZ KONEKTATZEKO

Edozein zalantza izanez gero, idatzi info@basquedcc.eus helbide elektronikora edo deitu 627 671 552 telefonora.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU