FORMAKUNTZA JARDUNALDIA: SEXU-INDARKERIA ZUZENEKO IKUSKIZUNETAN

Musika Bulegoak, MIE Elkartearekin elkarlanean, “Sexu-indarkeria zuzeneko ikuskizunetan” formakuntza jardunaldia antolatu du, azaroaren 12an, Derioko Baserri Antzokian (Bizkaia).

Jardunaldi honen helburua kontzertu batean sexu-indarkeria prebenitzea, detektatzea, gertakari baten aurrean nola esku hartu jakitea eta biktimaren beharrei behar bezala erantzutea da.

Edukien artean, honako gai hauei buruzko proposamen praktikoak eskaintzen dira: ekitaldia nola planifikatu sexu-indarkeriarik gabeko gune gisa, prebentzio-neurriak, eragindako pertsonen arreta eta jarduteko protokolo operatiboak; besteak beste, segurtasun pribatuaren, segurtasun publikoaren, osasun-zerbitzuen eta abarren arteko ezinbesteko koordinazioa.

Ikastaroa Anna Almécija Casanova-k abokatu eta kriminologoa, segurtasun pribatuko buru, zuzendari eta hezitzailea eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea

zuzenduko du.

Parte hartu ahal izango dute enpresa teknikoetako langileek, diskoetxeek, managerrek, musikariek eta artistek, ikuskizunen antolatzaileek, eta zuzeneko ikuskizunen antolaketarekin eta/edo horietan parte hartzearekin zerikusia duten profesional guztiek…

Eguna: azaroak 12

Lekua: Baserri Antzokia (Derio)

Ordutegia: 09:30 – 14: 00

Sarrera: doan

Izen-ematea: ruth@musikabulegoa.eus

Tailerra amaitutakoan lunch bat eskainiko da.