- Euskal Herriko musika mota guztiak babestea eta sendotzea, eta arte-kalitatea eta profesionaltasuna handitzeko lan egitea.
- Musikaren sorkuntza, ekoizpena eta hedapena babestu eta zabaltzea.
- Euskarazko musika babestea eta zabaltzea.
- Musika-ikerketa babestea eta zabaltzea.
- Musikari buruzko ezagutza eta prestakuntza sustatzea, baita harekiko zaletasuna eta sentsibilizazioa ere.
- Publiko berriak sortzea eta Euskal Herriko musikaren kontsumoa bultzatzea.
- Sektoreko eragileen jarduera babestea eta indartzea, eta haien jarduera profesionala hobetzeko lan egitea.
- Sektoreko informazioa, komunikazioa eta koordinazioa babestu eta sendotzea.
- Musika-sektoreko elkarte-sarea babestea eta indartzea.
- Elkartean ez dauden musika-sektoreko eragileekiko eta beste kultura-sektore batzuekiko mintzakidetza eta lankidetza bultzatzea eta indartzea.
- Elkartearen jarduerak eta, oro har, musika-jarduera garatzeko baliabideak handitu eta optimizatzea.