INAEM 2023 laguntzen inguruko zalantzak argitzeko formakuntza ekimenak
Partekatu
Musika Bulegoak hiru ekimenen berri ematen du 2023an INAEMek musikaren sektoreari ematen dizkion laguntzen deialdia dela eta, horien inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko.
Lehenik eta behin, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, Incentica Music eta Sympathy For The Lawyer-ekin elkarlanean, INAEM 2023 Musikarako Laguntzen Gida egin du. Gida horretan hainbat alderdi azaltzen dira, besteak beste, biltzen dituzten laguntza-lerroak, proiektuen denbora-eremua, laguntzaren zenbatekoa eta abar.
Bigarrenik, Es_Música Espainiako Musika Federazioak WEBINAR bat egingo du deialdi honen berezitasun eta betekizun guztiak azaltzeko. Topaketa martxoaren 13an izango da, 12: 00etan, Zoom plataformaren bitartez. Informazio guztia esteka honetan kontsulta dezakezu.
Azkenik, webinarraren hurrengo egunean, martxoaren 14an (10:30etan), Musika Bulegoak Sympathy For The Lawyerrekin batera, online tailer bat eskainiko du laguntzen inguruan sor daitekeen edozein zalantza lantzeko. Topaketa hau sektore osoari irekita dago, Musika Bulegoko bazkideak izan ala ez. Parte hartzeko, galdetegi hau bete beharko da.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
Genero-berdintasuna musikaren sektorean irudikatzen
Musika Bulegoak Errotik kooperatiba feministarekin elkarlanean, Genero-Berdintasuna Musikaren Sektorean Irudikatzen formakuntza saioa antolatu du. Datorren azaroaren 14an izango da…
2023/11/06DeialdiaDeialdia abian da
LIVEMXek proposamenak aurkezteko lehen deialdia ireki du
LIVEMX proiektu europarrak finantzaketa-planeko lehenengo deialdia ireki du. Hiru gai espezifikotan oinarritutako proposamenak biltzeko ekintza da: «musikaren esportazioa», «kontzertu aretoak » eta…