IREKI DA SAREA TOPAKETAN PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE-k), SAREAko programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko SAREA TOPAKETAren laugarren ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.

Proposamenak apirilaren 15era arte, osteguna, 14:00ak baino lehen, aurkeztu ahal izango dira.

Hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezue deialdia.

Hautatutako proiektuak maiatzaren erdialdean jakinaraziko dira eta 100 euroko diru-laguntza jasoko dute bidai gastuak ordaintzeko.

Topaketa ekainaren 2an burutuko da Elorrioko Arriola Antzokian, goizeko jardunaldian.

Hemen ikusi dezakezu zure proiektu musikala promozionatzeko tutorial bat: