Irekita dago Mercat de Música Viva de Vic-en edizio digitalean parte hartzeko deialdia

MMVVren 32. edizioa irailaren 14tik 19ra bitartean egingo dute eta antolakuntza zuzeneko musikaren kontratazioa eta musikaren sektorea bultzatzeko lanean dabil. Mercat de Música Viva de Vic azokaren edizio digitalean parte hartzeko deialdia irekita dago hemen.

Gaur egungo egoeraren ondorioz, COVID-19ak eragindako egoera, Mercat de Música Viva de Vic-eko (MMVV) antolakuntzak musikaren profesionalei zuzendutako azokako programazioa birtuala izatea erabaki du. Proiektu berrien erakusleiho bat izango da non saltzaileen eta erosleen arteko harremanak bultzatuko diren. Ekintza hauek aldez aurretik Mercat-erako espreski grabatutako eta on line emango diren kontzertuekin sendotuko dira. Emanaldi hauek publikoak eta profesionalek ikusi ahal izango dituzte eta kontzertu batzuk publikoarekin egingo dira iraileko egoerak uzten duen heinean.

Profesionalei zuzendutako ekintzak, astelehenetik ostiralera bitartean egingo direnak, hiru sailetan egituratuko dira:

  1. Espreski MMVVk kalitate handian eta hainbat kamarekin grabatutako kontzertuak. Estreinuak izango diren emanaldi hauek azokaren webean eta Youtube kanalean ikusi ahal izango dira. Taldeek eta artistek bere promoziorako erabili ahal izango duten materiala izango dira.
  2. Pitching saioak: bideo bati esker sektoreko enpresek bere proposamen eta berrikuntzak aurkezteko aukera izango dute. MMVVko webean akreditatuta daudenek kontsultatu ahal izango dute material hau.
  3. Musikaren industriaren sektoreari zuzendutako Webinar saioak. Parte hartzaileekin hartu emananak izateko aukera eskainiko dute topaketa hauek. Azken urteetan arrakasta handiz burutu diren Speed Meeting saioen bidea jarraituko dute.

Hauetaz gain beste ekintza osagarri batzuk ere egingo dira zuzeneko musikaren negozioarentzat baliagarriak izango diren herramintak bultzatzeko. Horregatik aurten profesionalei zuzendutako akreditazioak doakoak izango dira. Akreditazioak eskatzeko MMVVko weba erabili behar da.

Publikoarekin egingo diren zuzeneko emanaldiei dagokienez oraindik ezin da zehaztu noiz eta nola burutu ahal izango diren baina hiriko gune ezberdinetan antolatzea aurreikusten da. Irailean VIC-ek bizi duen egoeraren arabera programatuko dira. Hiritarrek parte hartzeko ekintza ezberdinak antolatzea ere aurreikusten du antolakuntzak baina hauek ere dagokion garaian iragarriko dira.