Jabetza Intelektualari buruzko ikastaroa antolatu du Musika Bulegoak

Musika Bulegoak Jabetza Intelektualaren inguruko ikastaroa antolatu du maiatzaren 23an (16:00etatik 20:00etara) Donostiako Musika eta Dantza Eskolan (Atotxako Zelaia plaza, 3).

Ikastaroa Ainara LeGardonek eskainiko du eta derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ondorengo helbide elektronikoan: ruth@musikabulegoa.eus  

Ondorengo gaiak landuko dira, beti ere oinarrizko maila dela kontuan hartuta: Jabetza intelektuala, eremu legala, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa eta egile eskubideak kudeatzeko dauden modelo desberdinak; lizentzia libreak, besteak beste.

Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei zuzendutako ikastaroa izango da: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur kudeatzaileak, aretoetako arduradunak, eta abar…

 

Jabetza Intelektualaren inguruko ikastaroa:

Data: Maiatzak 23
Lekua: Donostiako Musika eta Dantza Eskola (Atotxa zelaia plaza, 3)
Ordua: 16.00-20.00

Izen ematea: ruth@musikabulegoa.eus