Jabetza Intelektualari buruzko ikastaro berria antolatu du Musika Bulegoak
Musika Bulegoak Jabetza Intelektualaren inguruko ikastaroa antolatu du urriaren 26an, larunbata, (10:30etatik 14:30etara) Vitoria-Gasteizeko Baratza Aretoan (Aldabe Plazatxoa, 4).
Ikastaroa Ainara LeGardonek eskainiko du eta derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ondorengo helbide elektronikoan: ruth@musikabulegoa.eus
Ondorengo gaiak landuko dira, beti ere oinarrizko maila dela kontuan hartuta: Jabetza intelektuala, eremu legala, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa eta egile eskubideak kudeatzeko dauden modelo desberdinak; lizentzia libreak, besteak beste.
Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei zuzendutako ikastaroa izango da: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur kudeatzaileak, aretoetako arduradunak, eta abar.
Jabetza Intelektualaren inguruko ikastaroa:
Data: Urriak 23 (larunbata) Sarrera: Doan Izen ematea: ruth@musikabulegoa.eus |