Juan Mari Beltran eta Susana Cencillo eta Garazi Kamioren kontzertu didaktikoak

Partekatu

Emakumearen Eguneko ospakizunekin bat eginez, Susana Cencillo soinujoleak eta Garazi Kamio idazleak bi kontzertu emango dituzte, emakumeak protagonista izango dituztenak; martxoaren 4an bata, eta martxoaren 8an, justu, bestea. Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar (En compases: un viaje íntimo a través de historias de mujeres) aurkeztuko dute. Sei emakumeren bizitzei eta lanari gainbegiratua da. Bidaia Kuban hasi eta Euskal Herrian amaitzen da.

Eskusoinuaren laguntzaz, emakume eta abesti bakoitzaren historiak kontatuko dira lehenik, eta ondoren, haietako bakoitzarekin lotura duen pieza bana eskainiko da. Martxoaren 4ko kontzertua Markinan izango da Uhagon Kulturgunean, 19:00etan, eta martxoaren 8an, ordu berean, Oñatin izango dira.

Kontzertuok, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatzen dituen euskal musikaren inguruko formakuntza, sentsibilizazio eta hedapen ekimenen baitan kokatzen dira. Era horretako jarduerak “Adi, gure musikari, adi” kanpainaren barruan sartzen ziren aurreko denboraldietan, baina 2016tik aurrera, Proiektu Poltsa bezala izendatu da.

Juan Mari Beltran ikerlari eta musikariak Euskal Herriko Musika eta soinu-tresnak (Música de Euskal Herria e instrumentos musicales) kontzertua baliatuko du euskal musikaren hainbat alderdi erakusteko, gure abesti, melodia, dantza eta musika instrumentuen bidez. Kontzertuaren bidez Euskal Herriko musikaren muinera gerturatuko gara, eta hainbat ospakizun publikotan zein familia-ospakizunetan erabili izan diren musika eta instrumentuak entzun ahal izango ditugu. Martxoaren 17an, 19:00etan, Zumaiako Oxford Antzokian izango da, eta martxoaren 18an, 18.00etan, Markinako Uhagon Kulturgunean.

Juan Mari Beltran ikertzailea, eragilea eta euskal herri-musikako izen garrantzitsuenetakoa da. Gazterik sartu zen musikaren munduan, klarinetea eta txistua jotzen lehenik, eta ondoren, aurreko belaunaldiko musikarien lekukoa jasotzearen ardura hartuz. Txalapartari bezala ere jarduera luzea izan du, txalapartaren aro berriari hasiera emanez.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU